05-05-2025 Lunes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiak barriro jarri dau martxan ‘Bai esan!’ entzute-sarea
05.05.2025

Eleizbarrutiak barriro jarri dau martxan ‘Bai esan!’ entzute-sarea

Osasun Pastoraltzak bultzatutako 'Bai esan!' entzute-sarea barriro jarri da martxan eleizbarrutian Lagungo Fundazinoagaz batera. Ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei, esate baterako dolua egiten diharduenei, larritasun, bakardade edo familiako zailtasunez jota dagozanei laguntza emozionala eta akonpainamendua eskaintzea da helburua. Zerbitzu honek ez dau terapia psikologiko profesionala ordezkatzen; osasun eta gizarte arretaren osagarri da, entzuterako gure eraginkor eta begirunetsua emonez. Alkarren Barri aldizkarian esaten danez, sare hau boluntario bila dabil akonpainamendu emozional ez terapeutikoa eskaintzeko.

‘Bai esan!’ programa 2016an jarri zan marxan Karidade eta Zuzentasunerako Bilboko eleizbarrutiko Ordezkaritzaren ekimenez, parrokia eta alkarteetan gero eta gehiago eskatzen zan-eta akonpainamendu emozionala.

Haxieran, heziketa jaso eben boluntarioen taldea osotu zan senide edo lagun kutunen bat galtu eben, bakarrik egozan edo hartu-emonetan zailtasunen bat eben pertsonei laguntasuna emoteko.

Pandemiaren eraginez zerbitzu honek gainbehera izan eban eta orain barriro sustatu gura da Osasun Pastoraltzaren eta Lagungo Fundazinoaren bultzadagaz.

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_312_maiatza_mayo_/20

Ze eskaintzen dau?

Sareak buruz buruko akonpainamendu emozional ez terapeutikorako 23 saio eskaintzen ditu. Telefono bat (688710881) jarri dabe deitu, hasierako balorazinoa egin eta sarera bideratzeko.

Beste sail batzuen eskutik egiten dau aurrera egitasmoak, alkarteetan akonpainamendua behar daben pertsonak antzemateko.

Entzute-sareak gune seguru eta irekia eskaintzen dau. Eleizbarrutikoa bada be, premina dauan edonork jo leike sarera.

Ana Aguirre (Lagungo) y Laura Etxeberria (Pastoral de la Salud)

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: