25-05-2025 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Osasun Pastoraltza

05.05.2025

Eleizbarrutiak barriro jarri dau martxan 'Bai esan!' entzute-sarea

Osasun Pastoraltzak bultzatutako 'Bai esan!' entzute-sarea barriro jarri da martxan eleizbarrutian Lagungo Fundazinoagaz batera. Ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei, esate baterako dolua egiten diharduenei, larritasun, bakardade edo familiako zailtasunez jota dagozanei laguntza emozionala eta akonpainamendua eskaintzea da helburua. Zerbitzu honek ez dau terapia psikologiko …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1867 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.05.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
24.05.2025

Bilboko eleizbarrutia TVEren "Pueblo de Dios" programan

Bihar, domeka, goizeko 11:30etan, TVEren "Pueblo de Dios" programan, Bilboko eleizbarrutian egindako erreportajea emongo dabe, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta. Kontaketaren haria Otxarkoaga ikastegian ikasten diharduan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan "Auzobizi" akonpainamendurako alkarte pisuan bizi dan etorkina izango da. Bizilekurik ez daukien pertsonentzako bitarteko dan Hontza gaueko zentroaren ingurukoak kontatuko dabez bertako arduradunak eta egitasmoaren bultzatzaile dan Bilboko gotzainak.

23.05.2025

Elgueroko parrokiaren 75. urteurrena

Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena beteten dauan urte berean beteten ditu 75 urte Elguero auzoko Begoñako Andra Mari eleizak. Oroitzapenezko ekitaldi nagusia bihar, zapatua, izango da Elgueron, eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

23.05.2025

Parte hartu gura dozu bakearen, desarmearen eta zuzentasunaren aldeko ekitaldian?

Maiatzaren 31an, zapatuz, ekitaldia izango da eskolapioek Bilbon daben ikastetxean, 10:00etatik 13:00era. BIzkaiko kristau talde, alkarte eta mobimenduek antolatuta, otoitz egiteko eta proposamenak aurkezteko alkartuko dira, "bakea, desarmea eta zuzentasuna" aldarrikatuz. 

22.05.2025

Eleizbarrutiko sei lagunek Frantzisko aita santuak emondako autorpenak jaso dabez

Gaur, Bilboko gotzainak `Pro Ecclesia et Pontifice´ dominak emon deutsez  Andoni Gerrikaetxebarria Lontzo Zugazaga, Juanito Gallastegi eta Jose Luis Iza, `Euskal Baliabideak taldeko´ kideei eta Inmaculada Gallastegi eta Antonio Linazari. Kuruzea zein diploma jaso dabe, "eleiz alkartearen alde egindako guztiagaitik".  Autorpenak esangura berezia hartu dau izan be aita santu barriai hartu dauan izena daroan Leon XIII.ak sustatu eban eta hil barri dan Frantzisko aita santuak emon eutsen.

22.05.2025

Ikus-entzunezko bitarteko barria Arizmendiarretaren ondarearen balioa nabarmentzeko

Orígenes y extensión del legado de Arizmendiarrieta ikus-entzunezko bitarteko barria aurkeztu zan zapatuz, Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrea ospatzeko egin zan zan "Eleizea plazara" azokan. Arrasaten, kooperatiben arloan aitzindari izan ziranen lekukotasunak jasotzeaz batera, etorkizunari begira Arizmendiarrietaren ondarea eguneratzeko bidea azaltzen da.

21.05.2025

Eleizbarrutiak "Eleizea plazara" azokan batutako 6.000 euro bialduko ditu Lurralde Santura

Joan dan zapatuz, 3.000 lagun baino gehiago batuta, BECen ospatu zan "Eleizea plazara" azokan 5.916,36 euro inguru batu zan Eukaristiako kolektaren eta dohaintzen bidez. Diru hori Gazako kristauei bialduko jake Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari Pontifize erakundearen bidez.

21.05.2025

75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Barakaldon

"Oroitu, bizi, amets egin" erakusketak Bilboko eleizbarrutiaren 75 urteko historiako gertaera gogoangarriak jasoten ditu. Maiatzaren amaierara arte egongo da ikusgai Barakaldoko San Bizente  Martiria parrokian, ordutegi honetan: 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 19:30etara. Zapatuz, BECen "Eleizea plazara" azokan izan zan erakusketak bederatzi panelen bidez egiten dau 75urteotako historiaren errepasoa. Hamargarren panel bat be badau, zuria, "Etorkizunari begira" izenguruagaz, gura dauanak bere ametsak idatzi daizan. Ekainaren 1ean, erakusketa Barakaldotik Bermeora eroango dabe, …

20.05.2025

Gaixoaren Pazkoa ospatzeko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

17:30etan, Begoñako Andra Mariaren basilikan, Gaixoaren Pazkoko Eukaristia hasiko da. Web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Kerman Lopez bikario nagusia buru dala ospatuko dan eleizkizuna.

20.05.2025

Kaputxino nanoen milaka hazi Bizkaiko etxeetan

Joan dan zapatuz, Tropaeolum nanum landarearen milaka hazi banatu zan Barakaldoko BECen ospatu zan `Eleizea plazara´ azokan. Partaide bakotxak pertsonalizatu eta gotzainak Eukaristian bedeinkatu eban "Kit de la paz-Bakea erein" poltsatxoan, haziez gainera, kandela eta Iruña eta Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainen tidazkiaren txatal batzuk be baegozan. Orain, haziak ereiteko ordua da, izan be, bakea ez da opari pasiboa, erein, ureztatu eta babestu egin behar dogun erantzukizun eraginkorra baino.

Emaitzak orrialdeka