12-05-2025 Lunes, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Aba Taano” gospel-boskoteak Begoña eta Galdakaon jardungo dau
12.05.2025

“Aba Taano” gospel-boskoteak Begoña eta Galdakaon jardungo dau

Datorren zapatuz, eleizbarrutiak egun garrantzitsua bizi izango dau, bere 75. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatuko dau-eta. BECen ospatuko dan “Eleizea Plazara” ekitaldian milaka lagun batuko da goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostetara. Arratsaldeko jarduerei jarraipena emon gura deutsanak, Aba Taano Ugandako taldeak Galdakaoko Andra Mariaren Zeruratzea parrokian 20:00etan eskainiko dauan kontzertura joan leike. Egun biren buruan, Begoñako basilikan jardungo dabe ordu berean. Sarrera doan izango da bietan eta amaieran diru-laguntza eskatuko da. 

“Aba Taano” gospel-boskotea Kireka Ugandako Kampalako auzo pobrean sortu zan 2008an. 5OK (luganda ama-hizkuntzan), Jingo Georgeren zuzendaritzapean. Gaur egun, Ssenteza Derrik boskoteko kide-fundatzaileak zuzentzen dau. Hegoafrikako gospela, gospel panafrikara kantu etnikoa eta popa dagoz bere errepertorioan. Hasieratik, abesbatza handien eraginak jaso dabez: Soweto Gospel Choir, Lady Smith Black Mambazo eta UMOJA abesbatzak. Eta, nahiz eta bakarrik bost izan, soinu ahaltsua dabe, baina sarritan jagoleena baino goxoagoa eta zuzenean iristen da jentearen bihotzera.

Aba Taano
Aba Taano

Aba Taano taldeak 5 estudio-bilduma argitaratu ditu, 3 kontzertu-bilduma, kontzertu 1 linean eta hainbat musika-bideo. Aba Taano taldeak afrikar ahotsen biblioteka birtuala be sortu dau (Eduardo Tarilonteren Kyawa). Roque Baños espainiar musikagileak konposatutako HIS HOUSE pelikularen soinu-banan esku-hartu dabe.Taldeak 50.000 CD baino gehiago saldu dau eta Europako 14 herrialdetan (Vatikanoan 2021eko irailean) 2.000 kontzertutik gora emon dabe eta 11 sari internazional irabazi dabez. 

2022an, laster emongo daben xakeari buruzko dokumentalari hasiera emoten deutsan PREMOVE bideoa grabatu eben. Leku guztietan nabarmentzen dabe euren ahotsen edertasuna eta atzean dagoan lan handia. 2023aren amaieran, UBUNTU, THE SPIRIT OF AFRICA musikala sortu eben UGANDAN STICKS Y SUS TAMBORES DE RUANDA dantzari eta perkusio-jotzaileen taldeagaz batera. Bost ahots goxo dira, umorez, pozez eta bizitasunez betetako lau mutil eta neska bat.

www.musicaparasalvarvidas.org 

www.abataano.com 

Aba Taano en una de sus actuaciones anteriores en Bizkaia. En este caso, en la iglesia de San Vicente de Barakaldo