06-06-2025 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Berbaldia Bilbon: “Gaixoak misiolari”
02.06.2025

Berbaldia Bilbon: “Gaixoak misiolari”

"Gaixoak misiolari, misinoari eskainitako bizi-ereua" goiburuaren haritik ospatuko dan saioa gidatuko dau bihar -ekainak 3, martitzena), Carmen Paniagua Gaixo Misiolarien Madrileko artxidiozesiko Batasuneko arduradunak. Barria eraikineko areto nagusian (Plaza Barria, 4) izango da, 18:00etan.

Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzako osasun-sailak, Lourdeseko hospitalitateak eta Misinoetarako ordezkaritzak sustatutako ekitaldi hau batez be misinoetarako, osasun pastoraltzarako eta hospitalitateko taldeetako kideentzat da. Dana dala, jakin-mina dauan edonork parte hartu leike.

Gaixo misiolariak

Gaixo Misiolarien Batasuna

Gaixo misiolarien batasuna 1928an sortu zan, misiolari izan gura eban eta gaixotasunaren eraginez inmobilizatuta egoan Margarita Godet emakume laikoaren misino-senaren frutu. “Gaixo misiolari” lez eskaini eutsan bere burua Atzerriko Misinoetarako Pariseko seminarioari.

Erakunde hau 1940 finkatu zan Espainian, Ignacio Villanueva Iruñako abadearen eskutik. 1945ean, Aita Santuaren Misino-batasunean onartu eben, Aita Santuaren lau Misino-egintzetako bat bilakatuz.

Gehiago jakiteko: hemen.

Carmen Paniagua