05-07-2025 Sábado, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzain Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra Berrizen
01.07.2025

Gotzain Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra Berrizen

Berrizko Mesedetakoen Barnezabal gogarte etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Bertan izango dira On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina, Kerman Lopez bikario nagusia, Sergio Buiza, Fernando Marcos, Alex Alonso, Felix Larrondo eta Jose Mari Kortazar lurralde bikarioak, Carlos Bargos idazkari nagusia eta kontseilu zabalean parte hartzen daben hiru laikoak: Estrella Moreno (Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko -ETPI- zuzendaria), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria) eta Clara Arza (Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaria).

Gotzain Kontseiluak 75. urteurrena ospatzen diharduan gure eleizbarrutiarentzat hain berezia dan kurtsoaren ebaluazinoa egingo dau.Eleizbarrutiaren bizitzako kontu esanguratsuak aztertuko dabez, izendapenak, 2025-2026 kurtsoko jardunaldiak…

Egun aitagarriak:


El encuentro ha tenido lugar en Barnezabal