21-12-2024 Sábado, semana - adviento

Epai-kostuen Atzerapen, Murriztapen eta Salbuespena

Epai-kostuen Atzerapen, Murriztapen eta Salbuespena

 

ARRAZOIEN AZALPENA

I. 1649 kanonaren eta Dignitas Connubi arauen 303. artikuluaren (ik. eranskina) arabera 2011.eko maiatzaren 9an gure Gotzainak onartutako Auzitegiko tasetan ezartzen dira Auzitegiari ordaindu beharreko kopuruak eta perituarentzako zerbitzu-sariak (esku-hartzen badau), Auzitegiko abokatu egonkorraren zerbitzuaren truke ordaindu beharreko kopururik zehaztu barik. Halaber, kopuruak ezartzen dira auzi-jartzailearen tasen murriztapen eta salbuespen kasuan; hori emotea Epai-bikarioari dagokio, baina onura horreek jadesteko baldintzarik adierazo barik, eta tasen murriztapena jadesten dauan auzitara eroandako aldearentzat kopururik adierazo barik.

II. Ezkontzaren deuseztasuna aldarrikatzeko Frantzisko Aita Santuak bultzatu dauan prozesu kanonikoaren erreforma barriak aldaketa dakar gai honetan, gotzainen batzarren esku izten daualako «ahal danean, eta auzitegietako operadoreei ordainsari zuzen eta duina emon ondoren, prozesuen doakotasuna ziurtatzea» (2015.eko abuztuaren 15eko Mitis Iudex Dominus Iesus Gutun apostolikoa M. Pr., VI. zenb., ik. Diskurtsoa Rota Erromatarreko Auzitegiari, 2015.eko urtarrilaren 23a eta Gotzainen Sinodoaren ezohiko III. Batzar Nagusiari, relato synodi, 2014.eko urriaren 18a, 48-49 zenb.). Halanda be, Aita Santuak berak «baliabideak dabezan fededunek behartsuen auzien alde justiziazko dohaintza emoteko daben betebehar morala» aitatzen dau (Aita Santuaren erabagia ezkontza-prozesuaren lege barriaren betete eta gordeteari buruz, 2015.eko abenduaren 7a, II. zenb., 6). «Artzainen eta auzitegietan arreta eskaintzen dabenen sentiberatasun zuzenaren» esku itziko da ekarpen hori eta eurok «eskuzabaltasunez jokatuko dabe» (Rota Erromatarreko Auzitegia, Mitis Iudex Dominus Iesus Motu prorpio dalakoaren ezarpenerako subsidioa, 2016ko urtarrila).

III. Beste alde batetik, gure eleizbarrutiko Auzitegian, oraindik 2011ko tasak indarrean badagoz be, murriztapenak eta salbuespenak emoterakoan erreformaren aurretik baino zabaltasun handiagoz jokatu izan da, erespideei dagokienez batasun handiagoa faltan botaten bada be. Ezinbestekotzat joten da behar dauanari laguntza bermatuko deutsen parametro argiagoak izatea, baina bidezko egiaztapenak eginez Gotzaitegiaren bitartekoak esleitzerakoan, izan be, gaur-gaurkoz, dalako bitarteko horreek, Gotzainen batzarraren laguntza barik, ez dabe tasak erabat kentzea ahalbideratzen. Eskertzekoa da abokatu egonkor gehiago izatea Auzitegian laguntzen, euren zerbitzuak –borondatezkoa gehienetan- eskatzen dauanari doako abokatu-laguntza eskaintzeko aukera emoten daualako: ondorioz, fededunek tasak kenduz baino gehiago aurrezten dabe. Eta eskertzekoa da baita be, ezkontzaren deuseztapena eskatzen daben eta baliabideak dabezan fededunak Auzitegiko epai-tasak ordaintzeagaz bakarrik ez konformatzea, Auzitegiarentzat tramitazinoaren kostua askoz handiagoa dala (gaur egun 3.000 euro inguru) aintzakotzat hartuta. Eta gure Eleizbarrutian antzeman daitekezan zailtasun ekonomikoek Gotzaitegiaren gastuetan murrizketa nabarmenak dakarrezala be aintzakotzat hartuta.

 

ATAL XEDATZAILEA

Azaldutakoa kontuan hartuta:

1. Prozesuaren kostuak euren gain hartzeko zailtasunak dabezanek inongo froga dokumental barik eskatu ahal izango dabe:

a. Auzitegiko abokatu egonkor baten doako laguntza.

b. Tasak zatikatzea, normalean bitan edo hurrengo lau epe baino gehiagotan: demandaren prestaketaren hasieran, aurkezten danean, froga-proposamena aurkezten danean eta alegazinoen idazkia aurkezten danean.

2. Froga dokumentala aurkeztuko da tasen murriztapena edo salbuespena eskatzeko, ondorengo erispideen arabera:

a. Salbuespenerako aukera izango dau bere hileko sarrerak 1.200 eurotatik gorakoak ez dirala egiaztatzen dauanak; muga hori 300 eurotan gehituko da ohiko etxebizitzagaitik alokairua ordaindu behar badau, eta bere ardurapean dauan seme-alaba bakotxeko beste 300 eurotan.

b. Murriztapenerako aukera izango dau bere hileko sarrerak 1.600 eurotatik gorakoak ez dirala egiaztatzen dauanak; muga hori 400 eurotan gehituko da ohiko etxebizitzagaitik alokairua ordaindu behar badau, eta bere ardurapean dauan seme-alaba bakotxeko beste 400 eurotan.

c. Epai-bikarioak, bere erispidearen arabera baloratuko ditu tasen murriztapen edo salbuespena jadesteko aurkezten diran beste karga eta inguruabar batzuk.

3. Tasen murriztapena eta salbuespena emoteko:

a. Errentaren (IRPF/PFEZ) azken kitapena hartuko da froga dokumental onargarritzat.

b. Ondorengo inguruabarretako bat egiaztatzen dauan personak tasen erabateko salbuespena lortzeko baldintzak beteten dituala uste izango da:

i. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra izatea.

ii. Langabetua izan eta beste sarrerarik ez izatea.

iii. Azken urte bietan doako laguntza juridikorako eskubidearen autorpena jadetsi izana eskumen zibilean.

c. Auzitegiko abokatu egonkor baten doako laguntza eskatzen ez dauanak demanda aurkezterakoan tasak osorik ordaintzeko zailtasunik ez dauala uste izango da.

4. Auzitara eroandako aldeak ez dau auzi-jartzailearen baldintza beretan abokatuaren doako laguntzarako eta tasen salbuespen edo murriztapenerako aukeratik izango; auzitara eroandako aldea modu aktiboan aurkezteko tasa murriztuak 300 eurotakoak dira eta lekukoen aurkezpenagaitik (era aktiboan aurkeztu barik); 30 eurotakoak.

5. Ezkontzaren deuseztapenerako auziari ekin gura deutsanak abokatua izendatzeko egiten dauan eskarian bertan eskatuko dau –dagokionean- tasen atzerapena, edota erabateko salbuespena, bidezko agiriak aurkeztuz.

6. Geroago, adostutako kopurua ordaintzea galarazoten dauan zailtasun ekonomikoren bat berehalakoan gertatzen bada, dagokion eskaria egingo da –ordainketaren epemuga bete aurretik- Auzitegiko notaritzan, bidezko agiriak aurkeztuz.

7. Auzitegiaren zerbitzuei eusteko borondatezko ekarpena egin gura dauanak dohaintza emon ahal izango dau –epaia emon eta gero eta ez aurretik-, banku-kontuan ordainketa eginez, dohaintza dala beren-beregi daierazota.

8. Auzitegiko abokatu egonkorrek xedapen honeek jakinarazoko deutsez, ordainketak egiteko izanda, aurretik adostutako baldintza ekonomikoak baino onuragarriagoa dabelako, hemen ezarritakoei heldu gura deutsen euren defendatuei.

Jakinarazo bedi.

Epai-bikarioak dekretuz agindu eban eta sinatzen dau.

Bilbon, 2017.eko otsailaren 10a

Fede emoten dot,

ERANSKINA: Bilboko Eleiz Auzitegiaren tasak (2011.eko maiatzaren 9a).

BILBOKO ELEIZ AUZITEGIAREN TASAK

Gotzainari, eleizbarrutiko Auzitegia dala-eta, Auzitegia moderatzea eta epai-kostuak eta doako laguntza arautuko dabezan arauak emotea dagokio (k. 1649; ZK, 303. art.).

I.- EPAI-KOSTUAK, lekukoen kalte-ordainketa eta aurkari batek beste aurkari bati eragin daikeozan kalteen ordaina kanpoan izen dalarik.

BARNE HARTZEN DABEZ:

1. Auzitegiaren tasak eta auziaren tramitazino eta sostenguan sortzen diran gastuak 700 eurotakoak dira auzi-jartzailearentzat. Auzitara eroandakoak era aktiboan aurka egiten badau, 500 euro ordaindu beharko ditu. Senar-emazte biek alkarren arteko adostasunez jarten badabe demanda: 1.000 euro.

a. Tasa honeek demana aurkezten dan unean ordainduko dira.

b. Ordainketa dirutan egingo da edo Auzitegiaren kontuan ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztuz.

2. Abokatuen eta prokuradoreen zerbitzu-sariak.

3. Perituen zerbitzu-sariak (624 €).

II.- KOSTUEN MURRIZTAPENA ETA DOAKO LAGUNTZA

Kasu berezietan, auzi-jartzailearen edo auzitara eroandakoaren egoera ekonomikoa zein dan erakusten daben nahitaezko froga eta agiriak aurkeztu ondoren, Epai-bikarioak kasua aztertuko dau eta bere esku egongo da kostuen murriztapena edo doako laguntza emotea ala ez emotea.

1) KOSTUEN MURRIZTAPENAK DAKARRENA:

a. Abokatuaren laguntza, osorik ala zati batean doakoa.

b. 400 euro ordaintzea Auzitegiko gastu materialetarako, demanda aurkezterakoan.

c. Perituaren zerbitzu-sariak ordaintzea (400 €).

2) DOAKO LAGUNTZAK DAKARRENA:

a. Abokatuaren doako laguntza.

b. Eleiz Auzitegiaren tasen erabateko salbuespena.

c. Perituaren zerbitzu-sarien (400 €) ordainketa murriztua.

III.- BETE TASA BATZUK

  • Rato eta burutu bako prozesua 700 €
  • Prozesu dokumentala 600 €
  • Erreguak:

1. Adierazpenak 60 €

2. Agirien bialketa 10 €

3. Aurkeztea eta agiriak emoeta 30 €

4. Edozein adierazpen jasoteko aurkeztea 50 €

5. Eskumena zabaltzea 50 €

6. Ahalmena beste elizbarruti batentzat 20 €

7. Aditu psikiatriko/psikologikoaren tramiteak-praktika 30 €

  • Istilu-kausak 155 €
  • Auzitara eroandako aldeak proposatutako lekuko bakotxeko 60 €
  • Epaiaren benetako kopia/lekukotasuna 20 €
  • Epaiaren benetako kopiaren jasotzean ordaintzeko bialketa 40 €
  • Herri Epaitegian Rato Dispentsa eta
    Erromako Aginduaren lekukotasuna beteteko ziurtagiria 60 €
  • Hainbat idazkiren kopia eta agiriren banakapena 30 €
  • Dekretua, betete/homologatzea aginduz 30€
  • Beste tramite batzuk 10 €

 

Bilbao, 2011.eko maiatzaren 9a

Ontzat emona eta onartua

+ Mario Izeta Gabikagoxeaskoa

Bilboko Gotzaina