Auzitegiaren Jardunbidearen Inguruko Xedapenak Alarma-Egoera Dala-eta
Auzitegiaren Jardunbidearen Inguruko Xedapenak Alarma-Egoera Dala-eta
Kontuan hartuta,
a. Jasaten ari garan coronavirusaren pandemiak eragindako inguruabarrek Eleiz Auzitegiaren jarduerak normaltasunez garatzea galarazoten dabela.
b. 2020.eko martxoaren 14tik aurrera, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorengo egoeraren kudeaketarako alarma-egoera aldarrikatzen dauan martxoaren 14ko 463/2020 Errege Agindua indarrean dala.
Erabagitzen da,
1. Bilboko Eleiz Auzitegian eten egiten dira aurreikusitako epeak 1465 § 2 eta 1467 kanonetan jasotakoaren arabera.
2. Alarma-egoera bertan behera geratu eta lehen egun baliodunean, Eleiz Auzitegian agindu barria argitaratuko da Auzitegiaren web orrialdean epeen kontaketari barriro ekitea ezarriz.
3. Epaileek, loturaren Defendatzaileek, abokatuek eta notarioak etxean lan egiten jarraituko dabe, telelanaz baliatuz, ahal dan neurrian indarean dagozan kausei jarraipena emonez.
Argitaratu bedi.
Epai bikarioak agindu eta sinatzen dau
Bilbon, 2020.eko martxoaren 14a
Fede emoten dot,