Gaur, abuztuak 30, irailaren 8ra arte, Bederatziurrena egingo jako Almikeko Ama Birjinari (Alboniga), Bermeon. Eleiztarrak erromesaldian joango dira tenplura, goizeko 8: 00etan eukaristia goiztar bat ospatzeko. Almikeko Andra Mariarena Bizkaiko Jaurerrian 1236 inguruan sortutako lehenengo parrokia da, Bizkaiko Elizaren Artxibo Historikoaren (AHEB-BEAH) dokumentazinoan jasoten dan lez.

Historia bitxia dauan eleizea
XV. eta XVI. mendeetan, Bermeoko uribilduak Bizkaiko buru titulua erabili eban, uribilduen arteko lehenengo jesarlekuan. Halan be, Jaurerriak erabat baztertu eban erabilera hori eta 1602an aurkaratzea lortu eban, Bizkaiko azefalia formalari eutsiz. Alboniga/Almikeko eleiztarrak eleizate-ezaugarriak ebazan. Gaztelugatxeko Donieneko eta Bakioko San Pelaioko eleiztarrak be Bermeoko uribilduaren barruan egozan historikoki. Gernikako Batzar Nagusietako ordezkaritza eukien.
Gaur egun, Bermeoko udalerriaren zati dira, San Pelaio auzoa izan ezik, Zubiaur auzoagaz batera 1927an Bakioko udalerrian sartu zalako.
Almikeko parrokia Calahorra eta La Calzadako Elizbarrutiarena zan; geroago, 1862an, Gasteizko Elizbarrutiaren esparruan geratu zan, eta, azkenik, 1949tik, V. Bikaritzan (Bermeo sektorea) mugatutako Bilboko Elizbarrutiaren parte da.
Almikeko eleiza Donemiliagako monasterioari emon eutsien 1093an. Bere magalean giza kolonia txiki bat egoan X. mendean. XIV. mendean, herriko San Frantzisko monastegiari dohaintzan emon eutsien, baina bertako leinuetako bategaz (Urquizu) ebazan jaubetzaren inguruan desadostasunak sortu ziran.
Sutea monastegian
Almikeko dohaintza-testuari erreparauta, badakigu monastegia zala, errentak, hamarrenen eskubideak eta lurrak ebazan tenplua. Bizkaiko jaunen jaubetza partikularra. Alboniga eleizate bat zan, jaurerri-erlijio erakunde bat, XI. mendean Talaiaraino hedatzen zan. 1565ean sute batek erabat suntsitu eban.
Sutea dala eta, sarrera eta medailoi batzuk baino ez dira kontserbetan.
Gaur egungo eleizea
Almikeko egungo Andra Mari eleiza errenazentista estilokoa da, sei ataleko nabe bakarrekoa eta burualde zuzenekoa. Balio handiko estilo errenazentistako bi sarrera dauz. Sarrera bat eleizaren oinaldean dago, eta ateburu faltsu dobelatuan dago, bi medailoi dauzala. Bigarrena, Ebanjelioan, hauts-babesa dauen erdi-puntuko arkuan edegitzen da. Elizak hainbat berreraikuntza jasan ebazan, lehenengoa 1647koa da.
Gaur egungo fabrika 1892-1901 urtekoa da, Gregorio Arriolaren planoen arabera. Altzariei dagokienez, Lizarraldek XVI. mendeko Haurra besoetan dauen Andra Mari bat nabarmentzen da, gotiko estilokoa. Irudia bi bider zaharbarritu zan, 1657an eta 1706an.