27-09-2025 Sábado, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Mila lagun inguru batu da Elorrion “Goazen 2025” ekitaldian
27.09.2025

Mila lagun inguru batu da Elorrion “Goazen 2025” ekitaldian

Berriotxoako San Balendinen jaioterriko basilikan ospatu da kurtso hasierako ekitaldiko jarduera nagusia. Mila lagun inguruk bizi izan dabe esperientzia poztasun, bizikidetza eta fedezko giroan. Jubileu Urtearen eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuinguruan ospatu da hasiera, Bizkaiko Eleizaren sinodo- eta misino-sena nabarmenduz. 

Hasteko, partaideak Elorrioko bost puntutatik atara eta erromes joan dira basilikaraino.

Abiapuntu bakotxean, ibilbidean nork bere buruaren azterketa egitea proposatu da: “Egiteko hori, neurea be ete da? Neure egin eta bete egiten ete dot?”. Deialdia egin da, gainera, Eukaristiaren aurretik banakako autortzara hurreratzeko eta jasotako parkamena munduan oinazetan dagozanen aldeko kexa, alkartasun eta konpromiso bihurtzeko.

Jubileu ohikunea eta sarrera prozesinoan

Eguerdian, alkartea Sortzez Garbia basilikaren atarian batu da une esanguratsurako: Elorrioko basilika jubileu tenplu lez zabaldu da. On Joseba Segura Bilboko gotzainak jubileuko kurutzea eroan dau, hain zuzen be, Joan Santuak eleizan egoten dan XVI. gizaldiko Kristo Kurutziltzatuaren irudia. Kurutze hau Santiago katedralean dago 2024ko abenduan Bizkaian Urte Santuari hasiera emon jakonetik. Gotzainak irekiera-otoitza egin dau eta eleiztarrak erromesaldian sartu dira Sortzez Garbia basilikan.

San Balendinek egin dau ondoetorria

Basilika barruan, partaideek ezustekoa izan dabe. Berriotxoako San Balendin lez aurkeztu dan aktoreak ondo etorria egin deutso alkarteari bakarrizketa atsegin eta beroaz, euskera eta gaztelania tartekatuz. Hilobiaren inguruan, santu misiolari elorriarrak bere bizitzako oroitzapenak agertu ditu eta sinodo-senaren inguruan gogoeta egin dau: “alkarregaz lan egin, alkar entzun, nire aitaren tailerrean lez…”, eta dei egin deutso Bizkaiko Eleizari, “besteentzat agerpen eta poztasun, lekuan lekuko, izan daiten”.

Homilia: adiskidetzearen indarra”.

Parrokiako abesbatzak girotu dau Eukaristia eta Elorrioko alkarteak esku-hartu dau. Santa Ana monasterioko -hemen San Balendin akolito izan zan- hainbat monjak be parte hartu dau eleizkizunean.

On Joseba Segura gotzainak adiskidetzearen zerbitzuaren inguruan jardun dau homilian eta Jubileua eta eleizbarrutiaren urteurrena, “data borobilak baino askoz gehiago dira”, adierazo dau. Bere esanetan, “no comenzamos de cero, pero sí comenzamos de nuevo. Dios nos ha confiado el ministerio de la reconciliación precisamente aquí, en este momento de la historia”.

Hiru alderdi azpimarratu ditu: la reconciliación personal: si alguien no ha descubierto la necesidad de pedir perdón… puede aparentar que cree en Jesucristo, pero en realidad no cree. La reconciliación comunitaria –donde ha abogado por valorar la diversidad de lenguas y sensibilidades como el tesoro de la Iglesia–, y la reconciliación para el mundo, como testimonio creíble en una sociedad polarizada. ¿Cómo sabe el mundo que somos discípulos? ‘En que nos amamos unos a otros’. No porque tengamos más o menos razón, sino porque hay un amor que nos une en las diferencias”.

Hazkunde-ikurra

Ofertorioan, joan dan maiatzean “Eleiza plazara” ekitaldian banatu ziran hazietatik erne eta loratutako landarea aurkeztu zan altaran, bakearen hazia zelan hazi leiken eta zelako frutuak emon leikezan erakutsiz. 

Amaitzeko, luncha egin da, Lapiko Cateringek -gizarteratzea bultzatzen dauan Caritasen enpresa- eskainita. Partaideek solasean jardun izan dabe senidetasunezko giroan.