10-03-2026 Martes, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Goazen25

27.09.2025

Mila lagun inguru batu da Elorrion "Goazen 2025" ekitaldian

Berriotxoako San Balendinen jaioterriko basilikan ospatu da kurtso hasierako ekitaldiko jarduera nagusia. Mila lagun inguruk bizi izan dabe esperientzia poztasun, bizikidetza eta fedezko giroan. Jubileu Urtearen eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuinguruan ospatu da hasiera, Bizkaiko Eleizaren sinodo- eta misino-sena nabarmenduz. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2416 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
10.03.2026

Emakumeak, ahotsak eta oroimena Eleiz Museoan

Martxoaren 8an ospatzen dan Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko Eleiz Museoak "Esku ikusezinak. Emakumeak, ahotsak eta oroimena artean" erakusketa aurkeztu dau. Soinu-ibilbidea da, entzutearen bidez artelanetara hurreratzeko. Ibilbide hau museoko aretoetako baten izango da martxoaren 31ra arte, egitasmoaren berariazk ikonoa daben QR kodeakaz.

10.03.2026

Jaime Lopez Eguilazen irekitze-berbaldia Eleizako Liburuzainen Jardunaldietan

Jaime Lopez Egilaz Bilboko eleizbarrutiko Bibilitekako zuzendari izendatu barriak eskainiko dau irekitze-berbaldia Espainiako Eleizako Liburuzainen Alkartearen (EELA) XVIII. Jardunaldi Teknikoetan. Bihartik barikura arte luzatuko dira jardunaldiak. Lopez Eguilazek -EELAko diruzain be bada- Eleizako bibliotekak "gaur egun, ebanjelizazinorako eremu" dirala azalduko dau. 

09.03.2026

Portugaleteko alkartea bat eginda Garizuman

Hilero Portugalete PBko alkartea batzen dauan ekitaldia ospatu zan zapatu arratsaldez. Karmengo Ama ikastetxean batu ziran eta bertan hainbat jarduera burutu eben. Amaitzeko, Eukaristia ospatu eben Andra Mari basilikan. 

09.03.2026

Eleizbarrutiaren omenaldia emakumeari: autorpena, aldarrikapena eta kultura

Bilboko eleizbarrutiak aldarrikapena eta oroitzapena egiten dihardu Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta. Eleizbarrutiko hanbat parrokia eta erkundetan egin dabez ekitaldiak bardintasunaren aldeko borroka, dagoeneko gure artean ez diranen osoitzapena eta egunez egun alkartea eraikitzen dabenenganako esker ona buztartuz. Eleiz Museoan, "Emakumeak artean" erakusketa dago ikusgai; Balmasedan, Zornotzan, Sestaon, Igorren, Bermeon, BIlbon..., eta EBI EBI sareko 18 ikastetxeak dagozan lekuetan, M8 ospatu da. 

09.03.2026

HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erretiroa: "emakumearen bizitza, lana eta ahotsa jagon Eleizan"

HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erertiroa joan dan zapatuz, martxoak 7, ospatu zan Zorrotzako Mirarigilea parrokian. "Jainkoak begiratzen dauan lez begiratu. Bizitza onartu, lana jagon eta Eleiza zabaldu" goiburuaren haritik, "langile esparruko konpromiso militantearen inguruko otoitz, gogoeta eta alkarte bereizketarako gune lez" bizi izan zan. HOAC mobimentuko kontsiliario eta Astrabudua-Erandio PBko abade dan Pepelu Iglesiasek gidatu eban saioa. 

09.03.2026

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak martxoko ohiko saioa ospatu eban

Joan dan zapatuz, martxoak 6, gotzaina buru dala, eleizbarrutiko arlo desbardinetako ordezkariek osotzen daben Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua (EPK) bat zan Bilbon. Partaidetza zabala izan zan eta Bizkaiko Eleizaren bizitza eta geroari begira esanguratsuak diran gai nagusiak landu ebezan. Deustuko Unibertsitateko teologia-fakultatearen ordezkari barri dan Francisco Jose Ruizi egiaztagiria emon jakon eta hainbat urtez Vida ascendente / Bizian gora mobimentuaren ordezkari izan dan Tomy Rodriguez agurtu eben. Honen lekua, Maria Jesus Beascoechea presidente barriak hartuko dau.

09.03.2026

San Juan de Dios hospitalitatea: "gizatasuna dakarren sentimentuak berresteko ekintzak"

San Juan de Dios eguneko (martxoak 8) ospakizunen barruan, On Joseba Segura gotzaina buru izan zan barikuz Santurtziko ospitaleko kaperan ospatu zan Eukaristian. HOmilian, San Juan de Dios hospitalitatearen karisma nabarmendu eban, "bere izateko eta maitatzeko era", 100 urteotan erakutsi dabezan "errrai hunkitzaileak, gizatasuna eragiten daben sentimentu horreen egia berresten daben ekintzak". Ospitaleko gizon eta emakumeen lanaren garrantzia azpimarratu eban eta baita eurei laguntzen deutsien boluntarioena be. Carlos Perez Buenoren zuzendaritzapean jardun etan Bizkaiko Erizaintzako …

09.03.2026

Erlejino-askatsuna munduan txostenaren aurkezpena Bilbon

Laguntasuna Beharrizanean dan Eleizari Aita Santuaren Fundazinoak Erlejino-askatasuna munduan 2025eko txostena aurkezuko dau bihar, 19:00etan, Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58). On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Jose Fernandez Crespo sustapenerako ACN Espainiako zuzendariak eta aita Patrick Akpabio Nigeriako abadeak esku-hartuko dabe ekitaldian. 

08.03.2026

Eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.

Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

07.03.2026

Garizuma eta Pazkoa Jesusegaz, Playmobil irudiez, Plentzia

Garizuma-aldiaren hasieratik dago ikusgai Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian (Uribe Kosta behekoa PB) Playmobil irudiez egindako Garizuma eta Pazkoaren irudikapen berezia: "Garizuma Jesusegaz eta Pazkoa Jesusegaz".

Emaitzak orrialdeka