10-10-2025 Viernes, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko zuzendaria Bilbon izango da martitzenez
10.10.2025

Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko zuzendaria Bilbon izango da martitzenez

"Alkarte abegitsu eta misiolariak sortu" goiburuaren haritik jardungo dau Fernando Redondo Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak datorren martitenez, urriak 14. Saioa Barriako (plaza Barria, 4) lehenengo solairuko aretoan izango da, 18:30etan, Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak sustatuta. 

Fernando Redondo, Migrazino Saileko zuzendariaren berbaldia zabala da. Gotzaitegiak Plaza Barrian daukan egoitzan izango da, datorren martitzenean.

Datu biografiko batzuk

Fernando Redondo Asturiasen jaio zan eta laster lekualdatu zan familiagaz batera Getafera. Abade honek San Damaso Eleiz Unibertsitatean eta Comillaseko Pontifize Unibertsitatean egin ebazan ikasketak eta Jerusalemen osotu ebazan bere ikasketa teologiko eta biblikoak. 

Redondo misiolari izan da Bangladeshen javerianoakaz. Getafera itzuli eta Valdemoroko kartzelako kapilau izan zan zazpi urtez.

Beranduago, misiolari izan zan Brasileko Amazonasetan 15 urtez, “Obra para la Cooperación Sacerdotal Hispanoamericana (OCSHA)” dalakoaren bitartez.

Handik bueltatu zanean, parroko izan zan Leganeseko La Fortuna auzoan. El Bercialen eta La Magdalena parrokian be lagundu izan dau. Gines Garcia Beltran gotzainak Migrazinoetarako ordezkari izendatu eban 2019an eta 2024an, Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko zuzendari izendatu eben. 

Fernando Redondoren berbaldia