30-10-2025 Jueves, XXX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Hamahiru lagunek jaso eben sendotza atzo Basaurin
27.10.2025

Hamahiru lagunek jaso eben sendotza atzo Basaurin

Atzo -urriak 26, domeka-, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak Bateoaren Sakramentua emon eutsan gazte bati eta Sendotzaren Sakramentua hamaitu laguni, gazte eta heldu, Basauriko San Pedro Apostolua parrokian. 


“Egun handia izan zan gure Pastoral Barrutiarentzat (PB) -dinoe San Fausto PBtik-, ospakizun alaia izan zan, alkarte senez egindakoa, urratsa emon eben gazteak Kumeak taldean sartuko dira begirale lez, eta helduek euren taldean jarraituko dabe”.