21-11-2025 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gizakia Helbururen eguna bere 40. urteurrenean
31.10.2025

Gizakia Helbururen eguna bere 40. urteurrenean

Datorren domekaz, azaroak 2, eleizbarrutian gogoan izango dira mendekotasunen bat daben pertsonak, Proyecto Hombre Bizkaia-Fundación Gizakia dalakoaren alde egingo dan kanpainan. Ignacio Palacio zuzendariak aurkezpeneko gutunean azaldu dauanez, "aurtengo jardunaldia oso berezia da Proyecto Hombre Bizkaia erakundeak 40 urte bete ditualako. Lau hamarkada pertsonen alde konprometituta, entzute eraginkorra eta akonpainamendu sakona eskeiniz. Lau hamarkada zugaz bidelagun izanez, bizia sustatuz, etorkizuna eraikiz". 


1985ean, Bilboko eleizbarrutiak etaCáritas Bizkaiak sustatuta, sosrtu zanetik, Gizakia Helburu Bizkaiak -GIzakia Fundazinoaren bitartez-, argia eta itxaropena eroan deutsez baztarketa, mendekotasunak, langabezia, ahultasuna edo gatazka jasan daben 32.678 laguni 2, adierazo dau Ignacio Palaciosek. Hasieran, 101 lagun eta euren lagunak izan ziran egitasmoan eta gaur egun, 2012tik aurera sentsibilizatutako 38.341 lagun dagoz erregistratuta. Zuzendariaren esanetan, “azken urtean bakarrik, 5.150 lagun artatu doguz, suspertze, gizarteratze eta duintze bidean lagunduz. Istorio guztiak dira aitagarriak, istorio bakotxa borroka, aldaketa eta biziz beteta dagoalako”. 

Egitekoa

Proyecto Hombre-Gizakiaren egitekoa osoko eta kalitatezko esku-hartzea eskaintzea da, beti pertsona lehenetsiz eta beroni prebentzinoa, tratamentua, gizarteratzea, laneratzea eta sintsibilizazinoa eskeiniz. “Alkartasun, bardintasun, parte-hartze, gardentasun, sare-lanetik egiten dogu, profesionalen talde konprometituagaz, boluntario eskuzabalakaz, eta bigarren aukeretan sinisten dauan alkarteagaz”.

Eleizbarrutiko jardunaldi honetan, ibilbide honetan bidelagun izan diran edo diran guztiei esker ona be adierazo gura jake: “laguntza, otoitz eta konpromisoagaitik; zu barik guzti hau lortzea ezinezkoa dalako. Ospatu daigun alkarregaz, jarraitu daigun zuzentasun, gizatasun eta erruki handiagoa dauan gizartea eraikitzen”.

2024ko datuak: hemen.

Eusk: Hemen.

Ekarpenak egiteko: hemen.