29-01-2026 Jueves, III semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 EBI STEAM azokaren V. ekitaldian mila ikasle batu dira Muskizen
22.01.2026

EBI STEAM azokaren V. ekitaldian mila ikasle batu dira Muskizen

EBI STEAM Azokaren V. ekitaldia gaur goizean ospatu da Muskizen. Bilboko eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko 19 ikastetxetako mila lagun inguru batu da Somorrostro ikastegian eta San Juan ikastetxean, ikaskuntzari lotutako sormena, zientzia eta teknologiaren erakusleiho bihurtuz.

Goizeko hamarretan, Sergio Buiza lurralde bikarioak hasiera ofiziala emon deutso ekitaldiari gazteei dei eginez “euren ezagutzak besteen esanetara” jarri dagiezan. 

Ikasleek STEAM dalakoari lotutako 50 egitasmo inguru aurkeztu dabez. Kurtsoan zehar landu dabez egitasmook, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak konponbide barritzaile eta praktikoetan zelan txertatu erakutsiz.

Tailerrak eta beste hainbat jarduera

Ikasleek, landutako egitasmoak aurketeaz batera, tailer interaktiboetan parte hartzeko aukera izan dabe, esate baterako: musikagaz esperimentatzeko eremua nahaste eta soinuakaz denpora errealean, pelukeria, makillajea…

EBI Steam azoka
EBI Steam azoka

Antolaketa eta parte-hartzea

Ikastetxeek Somorrostro ikastegiko areto nagusian eta gimnasioan jarri dabez standak, eta tailerrak San Joan ikastetxean garatu dira. Hainbat ikasle laguntzaile lanetan ibili da, bisitariak gidatuz, zalantzak argituz eta ibilbidea erraztuz. 

Somorrostro ikastegik ikasleek ekitaldia zuzenean emon dabe YouTube bidez, heziketa-alkarteko senide eta lagunei azokaren ingurukoak edozein lekutatik jarraitzeko aukera emonez. 

Gainera, wifi konexinoa gaitu da egoitza bietan, aurkezpen eta jarduera digitalak ahalbidetzeko.

Ikaskuntza eta alkarlana buztartuta

Nerea Begoña EBI Eleizbarrutiko ikastetxeak sareko zuzendariaren esanetan, honako ekitaldiek “etenbako aldaketan dagoan munduan ezezagunari aurre egiteko prestatzen dabes ikasleak”. EBI STEAM Azokak gazteen gaitasunak agertzeaz gainera, eraginkortasuna, alkarlana eta aplikazinoa ezaugarri nagusitzat dituan ikaskuntzaren garrantzia sendotu dau, jakin-min eta esperimentazinoari bide emonez. 

Ordu batean amaitu da azoka, egindakoagaz pozik eta etorkizunari begira honako ekimenei jarraipena emoteko asmoagaz.

EBI Steam azoka