Barriak
Etiquetado como: Somorrostro Ikastetxea
Marcelo Gangoiti saria Teknia Bilbao enpresarentzat
perteneciente a la red diocesana EBI (Elizbarrutiko Ikastetxeak) sarean dagoan Somorrostro ikastegian, Marcelo Gangoiti sariaren XXVII. ekitaldia ospatu da gaur eguerdiz eta euskal jatorriko multinazionala dan eta mugikortasun-arazoei aurre egiteko osagai metaliko eta plastikoak egiten dituan Teknia taldean dagoan Teknia Bilbao izan da sariduna. Javier Laiseca Somorrostro …
9 metroko eskultura egin dabe zedro iharretik
"Bizitzaren arbola" deitzen da gaur Somorrostro ikastegian inauguratu dan eskultura. Javier Laiseca ikastegiko zuzendaria, Gorka Urreiztieta eskultorea, Ainara Leiba Muskizeko alkatea, Toti Martinez de Lezea idazle eta eskultorearen adiskidea, udalerriko auzotarrak eta Eleizbarrutiko ikastegiko beharginak izan dira ekitaldian. Orain dala 400 urte landatutako Libanoko zedrotik …
Portugaleteko ANTEC enpresari emon deutse Marcelo Gangoiti saria
Atzo Somorrostro ikastegian, Marcelo Gangoiti sariaren XXVI. ekitaldiko autorpena egin jakon Portugaleteko ANTEC enpresari, arduradunen esanetan, "barrikuntzaren alde egin dauan apustuagaitik, izan be, alderdi hori nabarmendu izan da saria emotean". Javier Laiseca ikastegiko zuzendariaren aurkezpenaren ostean, Ainara Leiba Muskizeko alkateak emon eutsan hasiera saioari.…
Santiago Aposotoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
Eguerdiko 12:00etan hasiko da, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan Santiago Apostolu eta Bilboko zaindariaren eguneko Eukaristia.
Gotzaina izango da buru gaur, katedralean, Santiago eguneko mezan
Gaur -uztailak 25, barikua-, Santiago Bilboko zaindariaren eguna ospatzen da. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Santuaren omenezko Mezan. Eleizkizunean, Bedeinkapen apostolikoa emongo dau parkamen osoagaz eta web honen bidez jarraitu ahal izango da.
Eleizbarrutiko 140 gazte inguruk parte hartuko dau Jubileuan, Erroman
2025ean, Eleizak, Frantzisko Aita Santuak deitu eban Itxaropenaren Jubileua ospatzen dihardu. Datorren astean, gazteak izango dira protagonista, uztailaren 28tik abuztuaren 3ra Gazteen Jubileua ospatuko da-eta Erroman. On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau Gazteen Jubileuan eta Bilboko eleizbarrutitik doan taldeagaz izango da hainbat unetan, esate baterako, uztailaren 31an, San Inazio egunez, ospatuko dan Eukaristian eta asteburuko ekitaldiren baten.
"Bizkaia isilik", kurtsoko azken bilkura
Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, 2025 honetan, 1.000 etorkin hil eta desagertu dira Mediterraneoa zeharkatzeko saiakeran. Gaur, "Bizkaia isilik" bilkurak egingo dira ohiko leku eta orduan etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko.
Zabalik da Elorrion ospatuko dan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldirako izena emoteko epea
2025-2026 kurtsoari irailaren 27an emongo jako hasiera ofiziala egun horretan Jubielu tenplu izango dan Elorrioko Sortzez Garbia parrokian. Zabalik da ekitaldirako izena emoteko epea.
75. urteurreneko erakusketa, Markinan
Hilabeteotan eleizbarrutia zeharkatzen diharduan "Gogoratu, bizi, amestu" erakusketa Markinara heldu zan atzo. Erakusketa honek eleizbarrutiaren 75 urteko historiako une gogoangarriak jasoten ditu. Bederatzi paneletan, hirurogeta hamabost urteko historia kontatzen da eta hamargarren panela, "Etorkizunari begira", zuriz dago eta ikusleei euren ametsak idatzi eta batera jarteko aukera emoten deutse.
Amaitu da “SanFran 2025” uri-kolonia eta lan-kanpamentua
Beste urte batez, uztailaren aste biz, Caritas Bizkaia erakundeak, monja pasiotarrek eta jesuitek zerbitzua, boluntario-lana eta fedea buztartu dituan esperientzia burutu dabe. Sevilla, Oviedo, Madril eta Bilboko gazteek parte hartu dabe, talde koordinatzaileagaz batera.
Asteburuan, Karmeneko Ama eta Francisco Beraskola dohatsua
Atzo -domeka-, "giro ederra lagun ebela", Karmeneko Amaren egunaren errepikapena ospatu eben Arteagazko Zandokizen. Ehun eleiztar baino gehiago batu zan eta ermitan danentzako lekurik ez zanez, kanpoan ospatu eben meza. Gehiago jakiteko: hemen. Beste alde batetik, Gordexolako Beraskola auzoan, Francisko Beraskola dohatsuarenganako jaieradunak landetara igo ziran eta dohatsuari eskainitako ermitan honen omenezko Eukaristia ospatu eben. Azaldu ebenez, "aurton, gainera, arrazoi berezia izan dogu eskerrak emoteko, inguruotan jaio zan frantziskotarra dohatsu autortu dauan agindua dala-eta". Esker …
300 lagun inguru familien egunean, Muskiz eta Ortuellako eskaut kanpamentuan
Muskiz eta Ortuellako Goizale eta Lurgazte eskaut taldeek 300 lagunetik gora batu ebezan atzo, Antoñanan (Kanpezu) egin daben kanpamentuaren amaieran.
Confer Bilbao: Akonpainamendua biziera erlijiosoan
Confer da Eleizbarrutian biziera erlijioso aktiboan akonpainamendua eta sustapena eskaintzen dauan erakundea. Oraintsu barritu dabez karguak: Javier Lorenzo La Salleko anaia da presidente barria, Lourdes Crespo hirugarrendar kaputxinoa, presidenteordea eta MIguel Angel Garcia salestarra, batzordekidea. Felix Oronoz eta Mª Luz Hormaza, hurrenez hurren batzordeko presidente eta presidenteorde izan diranak, Bizkaitik kanpora bialdu dabez beste kargu batzuetara.