01-03-2026 Domingo, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean
01.03.2026

Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean

Arrosa-pipila. Itxita, itxura baten geldirik, baina biziz beteta. Horixe da Alkarren Barri aldizkariaren 319. alearen azalean nabarmentzen dan irudia. Alberto Sanzen argazki hau ez da halabeharrezkoa: Garizumaren bihotza irudikatu gura dau, iitxaronaldia -Zain, Renovación- non silik hazten ari dan barritasuna.

Alkarren Barri aldizkariaren lehenengo orrialdeetan, Bilboko gotzainak katedralean ospatu zan Hauts-eguneko eleizkizunean esandako homiliaren zatiak jaso dira: “Este momento, que es muy sencillo, pero es de humildad y de máximo realismo, puede ser el arranque de algo nuevo. Porque solo cuando dejamos de pretender lo que no somos se abre el espacio para lo auténtico”.


Alkarrizketa Kepa Rekakoetxeari

Aldizkariaren 319. alean, Garizuma da hari eroalea: inork ikusten ez dauan lekuan gertatzen da funtsezkoa. Bultzlan eta Adiskidetasunaren Basoaren bultzatzaile izan zan Kepa Rekakoetxeari egindako alkarrizketan, zerbitzu apal eta eraldatzailea eskaini dauan gizonaren bizitza azaleratu da. “Hemendik ibili zan pertsona on lez gogoratu nagiela”, esan dau berak. 

Zuhaitz eguna

Lander Arteche eta Kepa Rekakoetxea Zuhaitza Bihotzean 2026 saria jasotzen.

Misinoei eskeinitako artikuluan, Ekuadorren ingurukoak jaotzen dira handik bueltatu barri dan Xabier Eskauriatzaren eskutik. Indarkeriak eta droga-trafikoak hondamena baino ez dabe ekarri lurralde haretara, baina euskal abadeen oroimenak bizirik dirau: “Zeozer ondo egingo genduan!”, dino berak.

Xabier Eskauriatza
Xabier Eskauriatza

Emakumea, oroimena eta ekologia

M8 jardunaldia dala-eta, eleizbarrutiak, aurton, emakumeenganako autorpena lurraldeetara zabaldu gura izan dau. Aldizkarian jardunbide barri honen ingurukoak azaltzeaz batera, oraintsuko historiaren inguruko artikulua argitaratu da. Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak, eleizetan mantelina erabiltzearen inguruan, Bizkaiko jauregiak eta Calahorrako gotzaitegiak XVII. mendean izan ebezan liskarren ingurukoak gogoratu deuskuz.

Lurraldeetako barriak be jasotzen dira, besteak beste, Garizumaren eta Erandion ospatu zan Bake Topaketaren ingurukoak. 170 lagun inguruk parte hartu eban oroimenaren kontuari gozagarri barik heldu jakon ekitaldian. Eleizak argi eta garbi autortu ebazan Eleizak urte gogorrenetan izan ebazan “argilunak”: “Isiltasunak izan ziran, aldeak biktimei arreta eskaintzeak… Argi eta garbi esateak ez gaitu ahultzen”.


Arlo sozialean, Caritas Bizkaia erakundeak bere 70. urteurrena ospatzen dihardu eta legez kontrako egoera administratiboan dagozan 62 pertsonari lagun egiteko garatu izan dauan BIDEZ egitaraua aurkeztu dau. Gainera, Getxon, Barria bitarteko barria jarri da martxan, behartutako bakardadeari aurre egiteko eta ahuleziazko egoeran dagozan familiei lagun egiteko. 


Amaiera

Azkenean, musika eta arteari eskeinitako sailak dagoz: alde batetik, lehenengo meza gaztelaniaz Bilboko katedralean eta, bestetik, Eleiz Museoko busto/erlikia-ontzi napoliarrak, barrokoko distiraren eta Napoliren eta Bizkaiaren arteko debozino-sareen erakusle.