02-03-2026 Lunes, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 180 lagunetik gora Sinodoaren bikaritzako lehenengo batzarrean, Gurutzetan
02.03.2026

180 lagunetik gora Sinodoaren bikaritzako lehenengo batzarrean, Gurutzetan

Joan dan zapatuz, otsailak 28, bikaritzetan egingo diran hiru batzarretako lehenengoa ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian. I. eta II. bikaritzetako Pastoral Barruti guztietako 180 lagun inguru batu zan eta eurakaz batera, saioan parte hartu eben On Joseba Segura gotzainak, Kerman Lopez bikario nagusiak, Sergio Buiza lurralde bikarioak eta Carlos Bargos eleizbarrutiko idazkari nagusiak. Hurrengo hitzorduak martxoaren 14an Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an Bilbon, Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak) izango dira

Jatorrizko taldeka aurkeztu ebezan partaideek eta, horren ostean, otoitzaldia egin zan isiltasun eta hausnarketa giroan. Sinodo-prozesuaren eta bere aldien inguruko argibideak emonez emon eutsoen hasiera jardunaldiari.

Batzar honeetan, sinodoaren inguruko PBetako esperientziak batera jarri gura dira eta alderdiak proposatu (ilusinoa eragiten deuskuen gaiak lehenetsi) garapenerako aldi honetan sinodo-seneko Eleizaren inguruan sakontzeko.

Sinodoari buruzko batzarra I. eta II. bikaritzetan
Sinodoari buruzko batzarra I. eta II. bikaritzetan
Sinodoari buruzko batzarra I. eta II. bikaritzetan

Taldeak

Talde-lanari ekin aurretik, Gurutzetako eleizako lokal desbardinetan banatu eta hemendik aurrera sakontzen jarraitzeko eleizbarrutiko kristau alkarteak proposatutako gaiak aitatu eta landu ziran.

Sinodoari buruzko batzarra I. eta II. bikaritzetan
Sinodoari buruzko batzarra I. eta II. bikaritzetan

Bikaritzetako batzarren ostean, boto gehien jaso daben gaien eta jasotako ekarpenen barri emongo da eta emaitza eta ondorioak EPKari (Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua) eta AKri (Abade Kontseilua) aurkeztuko jakoz lehentasunak eta ibilbidea adosteko. Ondoren, GKak (Gotzain Kontseilua) ebatziko dau une horretatik aurrera garatu beharreko lan-egitasmoa eta sinodorako eleizbarrutiko taldeak sustatuko ditu hurrengo aldiak.

Sinodoari buruzko batzarra I. eta II. bikaritzetan

“Hemen gertatu dana ospatu eta Jainkoari esker ona adierazo”

Amaitu aurretik, gotzainak eskerrak emon eutsezan bertaratutako guztiei eta aukeratutako gaiak aitatu eta baloratu ebazan.

Sinodoari buruzko batzarra I. eta II. bikaritzetan

Sinodoari buruzko batzarra I. eta II. bikaritzetan