Mezaren Ordinarioko (Kyrie, Sanctus) lanak eta honeekaz ondo buztartzen diran beste pieza batzuk (Spiritual, Ave María) entzungo dira. Besteak beste honeek interptetatuko dabez: musika espiritual baltza, “When the stars begin to fall”, “Kyrie” -Misa Brevis, Ramona Luengen-, Moisés Egañaren ‘Agur Maria’, Vicente Goikoetxearen “Sanctus”, Michel-Richard de la Landeren “Cantate Domino” , Richard Wagnerren “Adorote Devote”, Aita Madinaren “Agur Maria” eta “O Bone Jesu”. Giovanni Pierluigi da Palestrinarena.
Ongintzazko kontzertu da eta, nahiz eta sarrera doan izan, bertaratutakoek diru-laguntza emon daikie Begoñako kofradiak sustatzen dituan gizarte eta kultur ekintzetarak. Diru-laguntza kontzertuan bertan emon daiteke edo 0 ilararako emonez Laboral Kutxaren kontu honetan: 3035 0176 28 1760009557.
Aurton atara daiten dirua “Euskal Herriko Downen sindromea eta gainerako adimen-urritasunak Fundazinoarentzat” izango da. Erakunde honetan, Down sindromea edo bestelako adimen-urritasunen bat daben pertsonen gizarte inklusino eta parte-hartzea sustatzen dabe, guztiak, txiki zein handi, kontuan hartuta. Arreta goiztiarra, aisialdia, logopedia, eskola-jarraipena, burujabetza-egitarauak, heziketa modularra helduenzat, lana laguntasunarekin… eta beste hainbat bitarteko eta laguntza eskeintzen dabe.






