Casellesek azaldu dauanez, “Leon XIV.a aita santuaren audientzian, San Pedro plazan, lehenengo ilaran egoteko zortea eta zoriona izan genduan”. Bere esanetan, “Aita Santuak, bedeinkazinoa emon eta Jaunaren Hitza maiztasunez irakurtzera deitu ondoren, hurreratu eta banan-banan agurtu ginduzan eta ondoan sentitzeko eta beragaz hitz egiteko aukera izan genduan. Ez dago berbarik une horretako emozinoa azaltzeko”.
Lur-globo berbaduna
Lur-globo berbaduna oparitu eutsoen, ikus-desgaitasuna daben pertsonentzat erabilerraz dana, Eleiza katolikoaren unibertsaltasuna adierazoz. Aita Santuak “atseginez onartu eta erabili eban”.
Marian Caselles Leon XIV.a agurtzen, lur-globo berbaduna eskuetan dauala.






