08-04-2026 Miércoles, I semana - pascua
31.03.2026

Aste Santuan, bisita gidatuak Elorrion

Elorrioko udalak antolatuta, Aste Santuan bisita gidatuak egingo dira herrian, historia eta kultur ondarea ezagutzeko. Apirilaren 2 eta 6 bitartean egingo diran bisitaldiak gaika egingo dira ibilbide desbardinakak, euskeraz zein gaztelaniaz. Parte hartu gura dabenek lekua gorde edo argibide gehiago eskatu daikie 946 820 164 edo 688 776 270 telefonoetako batera deituz edo turismoa@elorrio.eus helbidera mezua bialduz.

Egitarauan, proposamen zabala eskaintzen da: bisita Sortzez Garbia basilika barruan, ibilbideak Argiñetako nekropolia eta bere altxorrak bisitatzeko, Kurutze-bidearen ibilbidea, herribilduaren historia eta arkitektura ezagutzeko edo ibilbide berezia San Agustin auzoan hasita. 

Bisitaldi batzuetan basilikako kanpantorreraino be igoko dira; aukera hau, 16 urtetik gorakoentzat da.

Bisitak talde txikietan egingo dira, gitxienez bost lagun eta gehienez hogei laguneko taldeetan, esperientzia hobea ahalbidetzeko. Ezinbesteko da aurretik lekua gordetzea. Hiru euro ordaindu behar dira bisita bakotxa egiteko.