21.07.2026

“Ehundu alkartea” botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan

200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez. 

HOACen ikastaroak Marques de la Ensenada Ikastetxe Nagusi unibertsitarioan ospatuko dira, hainbat eleizbarrutitako militante eta kontsiliarioak partaide dirala. Han izango dira, gainera, Ekintza Katoliko espezializatuko arduradunak, Eleizako eta sindikatutetako erakunde-ordezkariak eta kristau langileen nazinoarteko erakudeetako kideak. 

Atzo hasi zan kontsiliario eta laguntzaileentzako ekitaldia

HOACen udako ikastaroak
Juan Mari Bautista, Marimar Gonzalez, Ines Iglesias, Maite Valdivieso, Kerman Lopez eta Pepelu Iglesias.

Bihar -uztailak 22, eguaztena-, HOACeko militante eta jarraitzaileentzako heziketa-eremuari ekingo jako. Zapatu eta domekaz, erretiro espirituala ospatuko da eta gura daben guztiek parte hartu leikie. 

Hiperkonektatuta dagoan eta erabat kontsumista dan kulturan fedearen lekuko izatearen eta egiteko ebanjelizatzailea garatzearen inguruan gogoeta egitea proposatzen dau HOACek. Izan be, kultura horren joera, dirua, algoritmoak eta botere teknologikoa pertsonen, giza balioen eta ingurumenaren gainetik jartzea da. 

Irabaziaren eta botere-kontzentrazinoaren logikak gobernatutako digitalizazinoaren parean, ikastaroetan beste premina hau agertuko da: pertsonari dagokion lehentasuna berreskuratu eta alkarte loturak, zuzentasuna, bakea, bardintasuna,pertsonen eta kreazinoaren zaintza eta guztion onaren eraketa sendotu.

Jentaurreko ekitaldia adimen artifizialari eta lanari buruz

Uztailaren 23an, eguenez, 19:00etan, partaideek Eukaristia ospatuko dabe Almudenako Santa Maria la Real katedralean, Mons. Vicente Martin Madrileko gotzain laguntzailea buru dala. 

Ondoren, HOACek jentaurreko ekitaldia ospatuko dau katedralaren atarian, adimen artifizialari eta lan munduari buruz. Aparteko arreta jarriko da landa-eremuko lanean, emakume langileengan, eta AAak eguneroko eta laneko bizitzan dauan eraginean.


www.bizkeliza.org

Imagen de una edición anterior de los cursos de Verano de la HOAC

Hemen argitaratuta: Langile, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: HOAC