17.08.2026

Kolonbiako lurrikararen biktimen aldeko Eukaristia ospatu da Bilbon

Kolonbiako hainbat inguru astindu dauan lurrikararen biktimen aldeko Eukaristia ospatu zan atzo -abuztuak 16, domeka-, ordu batean, Sortzez Garbia parrokian (Sabino Arana, 42). Makina bat fededun batu zan, besteak beste Bizkaian bizi diran kolonbiarrak, Bilboko eleizbarrutiko pastoral latinoamerikarrak antolatutako jardunaldian.

David Urdaneta alkarte latinoamerikarraren erreferentea buru zala ospatu zan Kolonbiako alkartearen aldeko eleizkizuna. Bertan izan ziran Veronica Cali pastoral latinoamerikarreko kidea eta Marije Calvo migrazinoetarako pastoraltzako kidea, eta Kerman Lopez bikario nagusia. 

David Urdaneta, homilia egiten

Eukaristian, gogoan izan gogoan izan ebezan lurrikararen biktimak eta euren sendiak. Herrialdean, kalteak izan dabezan lekuetan senide edo lagunak dabezanak edo bertakoak diranak be gogoan izan ebezan. Alkartasuna agertu jakez biktimei eta Bizkaiko Eleizaren hurkotasuna kolonbiar herriari. 

Gotzainak, Begoñan

Zapatuz, Mariaren Zeruratzearen egunez be agertu zan Bilboko eleizbarrutiaren ardura Latinoamerikako lurrikaren ondorioengaitik. On Joseba Segura Bilboko gotzainak benezuelar eta kolonbiar alkarteei zuzendu eutsen homiliaren zati bat, batez be biktimen eta euren senideen alde eskatuz. 

Un saludo fraterno y de corazón a nuestros hermanos y hermanas venezolanos y colombianos, sacudidos por la dureza de los terremotos sufridos recientemente. Hoy, de manera especial, pedimos por las víctimas y sus familiares”

Joseba Segura (Andra Mariaren zeruratzearen egunez)

Holan eleizbarrutiak bat egin gura izan dau, Begoñatik zein Sortzez Garbia parrokiatik, euren jatorrizko herrialdeetan bizi daben egoera dala-eta, atsekabetuta dagozan pertsonakaz.

Un momento de la eucaristía de ayer