12.08.2026

Domekaz, Kolonbiaren aldeko otoitzaldia, Bilbon

Bilboko Eleizbarrutiko Pastoral Latinoamerikarrak dei egiten deutso alkarte osoari, eta bereziki Bizkaian bizi diran kolonbiarrei, herrialdeko hainbat lekutan sarraskia eragin dauan lurrikara jasan dauan Kolonbiaren aldeko otoitzaldi eta alkartasunezko ekitaldian parte hartu dagien. Datorren domekaz, abuztuak 16, 13:00ean, izango da Sortzez Garbia parrokian (Sabino Arana, 42)

Arduradunek parte-hartzera deitu dabe: “Alkarregaz otoitz egiteko, gertatutakoaren aurrean ardura izateko eta kaltetutako lekuetan sendia, adiskideak eta sustraiak dabezanen ondoan egoteko unea da”.

Bizkaiko misiolari baten lekukotasuna

Iñaki Larrea misiolariaren mezua heldu jaku Bogotatik. San Migelen (Basauri) jaio eta 1983an Gernikan abade egin zan misiolari honek urteak daroaz Kolonbian misiolari lez. Bere esanetan, ondo dabo eta Bogotan be luzea izan zan lurrikara sentitu eben arren, “txarrena Calin, kafe-lurraldean eta batez be Chocon jasan dabe. Herrialdearen alde otoitzean dihardugu. Atzo, Venezuela izan zan eta gaur, Kolonbia”.

Bogotan, Larreak askotariko ekimenak bultzatzen ditu ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei laguntzeko, besteak beste, “Monte Fraterno” deitutakoa Bolivar urian, bazterreko kokalekua non harrera- eta elikadura-zerbitzuak eskeintzen jakezan premina gorrian dagozanei.

Alde Zaharreko pasiotar monjen ardura euren alkarteengaitik

Bilboko Alde Zahrreko pasiotar monjak be arduratuta dagoz Kolonbian gertatu danagaitik, hainbat aldarte dabez-eta herrialde haretan. Horreetako bat Pereira inguruan dago, jaiobarri eta neskatoen arretarako da eta lurrikarak kalteak eragin deutsoz.

Neskatoak zein monjak ondo dagoz, susto ikaragarria bizi eta gero. Eraikinaren egiturak kalteak izan ditu eta egoera gatxa bizi dabe. Lekualdatu behar izan dabe eta bildur dira euren inguruan harrapaketak izan daitekezala-eta.

Kolonbiako gotzainen mezua

Abuztuaren 10ean, astelehenez, Kolonbia astindu eban lurrikararen ostean, gotzainek mezua zabaldu dabe Bogotatik: eleva su oración por las víctimas, los heridos y las familias damnificadas, y muestra su cercanía a las comunidades golpeadas por la emergencia”.

Gotzainek dei egin deutsoe herrialdeari familia bakar lez jokatu dagian, une latz honetan eskuzabaltasun, erantzukizun eta alkartasunez erantzunez. 

Colombia terremoto (Foto: Vatican News)