Abuztuan, goiz eta arratsaldez eta euro biren truke, Lekeitioko Andra Mari basilika bisitatzeko aukera dago. Jasotako diru-laguntza eraikinean egin beharreko mantentze-lanetarako izango da.
Lekeitioko alde zaharrean, portutik eta Isuntzako hondartzatik hurran, Bizkaiko eraikin erlijioso nabarmenetakoa dan tenplua dago. 1325ean herribilduari Uri-gutuna emon aurretik be aitatzen da tenplua agiriren baten.

Gotiko berezia
XIV. gizaldian hasi ziran tenplua eraikitzen eta 1487 ingururako amaituta egoan. Beranduago, 1734an, gehitu eutsoen kanpantorrea, barrokoa. 1881 eta 1884 bitartean, Casto de Zavala arkitektoak girola neogotikoaz osotu eban.
Sekulako erretaula
Urreztatutako eta margotutako egurrezko erretaula nagusi ikusgarria da tenpluko altxor nagusia. 12,50 x 9,50 metro ditu eta abside osoa hartzen dau, ia gangen abiapunturaino hedatuta. Penintsulako zizelkatutako erretaula gotikoen artean, hirugarren handiena dala dinoe, Oviedokoaren parekoa, Sevilla eta Toledokoen atzetik.
Askotariko agirietan jasotzen anez, “La obra fue realizada hacia 1508 en el taller-escuela que funcionó en la propia villa de Lekeitio, dirigido por el maestre Johan García de Crisol —cuyo apellido aparece recogido de tres formas distintas (Crisol, Cristales o Cristales) en el padrón de los Derechos Centenarios de Naos, conservado en el Archivo de la Basílica—. Con él se ajustaron los trabajos de labra, talla y pintura. A él se atribuye también, sin dudas sobre su autoría, el dorado y la policromía, según consta en el acta de avaluación de la obra. Esta fue valorada en 630.545 maravedíes. El retablo se enmarca dentro del círculo artístico hispanoflamenco”.
“Además del retablo mayor, el templo conserva en una pequeña capilla, a modo de museo parroquial, otras piezas de interés, como el Tríptico de la Pasión, un lienzo flamenco del siglo XVII y la talla románica de la Virgen de La Antigua, venerada desde aproximadamente el año 1200”.
Bizkaiko sei basilika txikietako bat
Lekeitioko Andra Mari basilika txiki izendatu eban Vatikanoak 1884an, bere garrantzi historiko, artistiko eta espirituala kontuan hartuta. Bizkaian, guztira, sei basilika txiki dagoz:
Bilboko Santiago (1819)
Lekeitioko Andra Mari (1884)
Begoñako Andra Mari, Bilbon (1908)
Portugaleteko Andra Mari (1950)
Elorrioko Sortzez Garbia (1966)
Uribarriko Andra Mari, Durangon (2001)







