18.08.2026

Berrizko Mesedetako Misiolariek euren misino unibertsalaren mendeurrena ospatuko dabe

2026 eta 2028 bitartean, oroipen honek Bizkaiko klausurako monasterioa gaur egun bost kontinenteetan hedatuta dagoak kongregazino bihurtu eban misino-egitasmoaren sorrera gogora ekarriko dau. 

Istorio hau, 1926ko irailaren 19an hasi zan, sei monja Berriztik atara ziranean Wuhura (Txina) joateko. 

Berriztik mundura atara ziran lehenengo monja bizkaitarrak

Bidaia harek goitik behera aldatu eban mesedetako alkartea eta 1541ean sortutako Bera Kruz mesedetako monasterioaren behin betiko irekitzea ekarri eban. Urte biren buruan, espedizino barrien bitartez, Saipan (Islas Marianas), Tokio (Japonia) eta Pohnpeira (Islas Carolinas) eroan eben misinoa. Holan eratu zan bokazino unibertsaleko misino-institutua. 

Lehenengo espedizinoak

Margarita Lopez de Maturanaren bultzada

Margarita Maria Lopez de Maturanarena izan zan eraldaketaren ekimena. Berak, klausurako bizitzan etenbarik hausnartu eban Barri Ona monasteriotik harago zabaltzeko aukera. Berak argi ikusten eban Jesusen mezua nori eroan behar eutson: «a quienes Él me ha encomendado, que es el mundo entero». Ideia horregaz bat etorri ziran, lehenengo eta behin Berrizko barnetegiko nneskek -bertan sortu zan gazteen lehenengo misino-alkartea-. Beranduago alkarte erlijioso osoak bere egin eban. 

Mikronesiara (Pohnpei) helduz

Mende baten buruan, Berrizko Mesedetako Misiolarien familiak -monja eta laikoak- bizirik eusten deutsoe legatu honn: «Cruzando fronteras para dar vida». Adierazpen honek hastapenetako oroimena eta misinoaren gaur egungo erronkak lotzen ditu: “esas fronteras no son únicamente geográficas, sino también sociales y humanas: la exclusión, la soledad, la pérdida de esperanza o las nuevas formas de vulnerabilidad”,

Oroipena 2028an amaituko da

Mendurrena hiru urtez garatuko da, oroimena, jaia eta gogoeta lotuko dituan egitarauaren haritik. Ibilbide honetan, jasotako historia eskertuko da, misino-bokazinoaren sena barritu eta Mesedetako Misiolarien karisma zabaldu sormen, pasino eta itxaropenez.

Mendeurrenari hasiera emongo deutson ekitaldia irailaren 19an, lehenengo misino-espedizinoaren mendeurrenean, izango da Berrizen. Lehenengo eta behin, Eukaristia ospatuko da goizeko 11:00etan, Bilboko gotzaina buru dala eta bertan batuko dira BMMen familia, Bizkaiko Eleizako ordezkariak eta kongregazinoari lotutako pertsonak.

Erretiroa Berriz
Berrizko kapera

Aurretik irailaren 18an, 18:00etan, esperientzien mahai-ingurua ospatuko da. Lehenengo fundazinoak gauzatu ebezan Misinoetako monjek parte hartuko dabe: Angela Liu (Taiwan), Isabel Seman (Saipan-Mikronesia) eta Filomena Hirota (Japonia). 

Mendeurrekeko ekitaldien egitaraua, bitarteko grafikoak eta jardueri buruzko argibideak, mendeurrenerako web ofizialean.

Las