19.08.2026

Bilboko gotzainak Miguel Angel Blancori buruzko dokumentalean parte hartu dau

Netflixek uztailaren 10ean estreinau dau ^Miguel Ángel Blanco: las 48 horas que lo cambiaron todo" dokumentala. Jon Sistiaga eta Juanjo Lopezek zuzendutako zinta honetan Ermuko zinegotziaren bahiketea eta erahilketea kontetan da minutuz minutu. 29 urte igaro dira ordutik.

La producción, recoge testimonios en primera persona de quienes vivieron aquellas jornadas desde muy distintos lugares: la política, el periodismo, el propio hogar de la familia Blanco o la Iglesia.

Berrogeta zortzi ordu larri hareek arrasto sakona itzi eben Bilboko Eleizbarrutian be. Sasoi haretan, On Ricardo Blazquez gaur egun Valladolideko kardinal erretiratua zan Bilboko gotzain eta gaur egun gotzain dan On Joseba Segura abade gaztea Gizarte Pastoraltzarako eleizbarrutiko ordezkari lanetan ebilen.

El obispo y Jon Sistiaga
Un momento de la conversación del obispo con Jon Sistiaga

El prelado bilbaíno recuerda aquéllos momentos angustiosos al saber la noticia del secuestro y la rapidísima respuesta social con la manifestación masiva que se organizó. Sin embargo, un año más tarde de los hechos, supo que la organización armada ya tenía tomada la decisión.

Es dificil pensar primero que la comunicación llegara y segundo y que ETA fuera a cambiar una decisión que estaba tomada. en el año 98 me tocó realizar labores de intermediación y descubrí cómo funcionan las cosas. NO era posible que una persona de la izquierda abertzale, en poco tiempo, comunicara nada a ETA, había muchos problemas de comunicación por razones de seguridad y otras cuestiones.

Joseba Segura. declaraciones para el documental

Ricardo Blazquez, familiaren ondoan

Desde el primer momento del secuestro, el obispo de Bilbao Ricardo Blázquez hizo pública una nota exigiendo, “en nombre de Dios”, la liberación y el respeto a la vida de Miguel Ángel Blanco.

Bahiketaren barri izateaz batera, On Ricardo Blazquez orduko gotzainak oharra atara eban “Jainkoaren izenean” Miguel Angel Blanco askatzea eta bere bizia errespetatzea eskatuz. Amaiera ezagututa, beste ohar bat kaleratu eban hilketa “bortiztzat” joz eta familiari hurkotasuna agertuz. Gero, bera izan zan buru hileta-eleizkizunean eta “esklabo egiten gaituan izuaren aurrean” amore ez emoteko eskatu eutsen bertaratutakoei eta dei egin eban askatasun, zuzentasun eta bakean eraikitako bizikidetza eraikitzera.

La Diócesis conserva estos tres documentos en su boletín oficial: Estos testimonios hoy forman parte de la memoria histórica de aquellos días.

Imagen del funeral

Euskal gotzainen baterako erantzuna

On Ricardo Blazquezegaz batera, Carmelo Etxenagusia bere gotzain laguntzaileak, On Jose Maria Setien Donostiako gotzainak, On Miguel Asurmendi Gasteizko gotzainak eta On Fernando Sebastian Iruñako artzapezpikuak sinatu eben oharra, ETA talde terroristaren mehatxu eta indarkeria gaitzetsiz eta bahiketaren amaiera hilketa ez izateko eskatuz (Vida Nueva Digital).

2022ko urteurrenean, Blazquez kardinalak egun hareek gogora ekarri ebazan Radio Euskadiri eskeinitako alkarrizketan (alkarrizketa entzun). Eta orduan Ermuko parroko izan zan Jose Mari Larruskainek be -2023an hil eta eleizbarrutian “alkartasun-eragile lez” gogoratzen dana (oharra bizkeliza.org webean)- kontatu eban Alkarren Barri aldizkarian zelan bizi izan ebazan egun hareek Blanco Garrido familiagaz. 

Hay martirios que uno asume porque tiene que ver con sus convicciones y hay otros martirios como éste, que te vienen impuestos.

Joseba Segura. declaraciones para el documental

Istorioa belaunaldi barrientzat

Zuzendarien esanetan, oroimena berreskuratu gura dabe belaunaldi barrientzat: aitatzen diran datuen arabera, 30 urtetik beherako gazte espainiarren %60k ez daki Miguel Angel Blanco zein izan zan edo ETAk ze esangura izan eban. “Familian ikusteko dokumentala da”, dino Sistiagak, guraso eta seme-alabek alkarregaz ikusi ondoren, gertaera hareen inguruan jardungo daben itxaropenaz, batera gogoeta egin eta bakeak eta bizikidetzak dauan garrantziaz jabetu gaitezan.


La entrevista se grabó en la casa de espiritualidad de Begoña