Ordaindu eta amaituta ikusi ez eban atzerriratua, Bizkaiko organo erromantikorik baliotsuenetakoa, eleizbarrutiko kolunbario bakarra etaEspainian parerik ez dauan mesedetako monjen alkartea, horra hor San Bartolomeri lotutako istorioak gordetzen dabezan Bizkaiko lau errealitateak.
Aldeacueva (Karrantza): indianoak amaituta ikusi ez eban eleiza
Aldeacuevako tenplua 1794an eraiki zan Pedro Negrete Karrantza bailarako semearen ekimenez. Negretek Mexikoko San Migel eleizaren antzekoa oparitu gura izan eutson bere herriari eta berau eraikitzeko dirua bialdu eban handik. Ezin izan eban eraikita ikusi, Bizkaira itzuli aurretik hil zan-eta.
📍 Eukaristia gaur, 11:30etan.

Areatza: ehun urtetik gorako organoa, Bizkaiko ederrenetakoa
Areatza-Villaroko parrokian, ehun urtetik gorako organoa dago, Lope Alberdi Gautegiz-Arteagako seme eta, bestea, beste, Bartzelonako Montserrateko organoaren egilearena. Adituen arabera, lurraldeko musika-tresna erromantikorik nabarmenenetakoa da, San Trokaz (Abadiño) eta Andra Mari (Zeanuri) elizetakoakaz batera.
📍 Eukaristia, gaur, Areatzan, 12:00etan. 📍 Zumeltzuko San Andres ermitan (Igorre), hau be santuaren izenpeko, meza abuztuaren 29an, zapatuz, izango da, 12:00etan.

Leioa: eleizbarrutiko eleizarik gazteena eta bere kolunbario parebakoa
2013an eraiki zan hau da Bilboko eleizbarrutian gaur arte eraiki izan dan azken eleiza. Kriptan, eleizbarrutiko kolunbario bakarra dago, ehun nitxo ingurugaz. Santu berari eskeinitako ermitaren ondoan dago eta gaur meza ospatuko da bertan ohorezko aurresku eta guzti.
📍 Eukaristia eta aurreskua gaur, 12:00etan, San Bartolome ermitan

Errenteria (Gernika): Espainiako mesedetako bakarrak eleiza baten buru
Gernikako auzo honetan, mesedetakoak dira, ordenaren beraren datuen arabera, Estatu osoan parrokia bateko buru diran mesedetako monja bakarrak. 1650 inguruan eraikitako tenplu honi lotuta dagoz ordutik eta itzal handiko dira herrian. Gerra biren arrastoa be atzeman daiteke: kainoikadak jasan ebazan lehen karlistadan eta Gernika bonbardatu ebenean bonbak jausi ziran inguguko ortuetann

Eskolakristo taldearen musikak girotuko dau gaurko 12:00etako Eukaristia. Ondoren, Elai-Alai taldeak Uriko aurreskua dantzatuko dau eleizaren aurrean. Belen Olarreta Errenteriako alaba eta alkarteko nagusiak be dantzatu ohi dau aurreskua azken urteotan.
📍 Eukaristia gaur, 12:00etan; ondoren, dantzak eleizaren aurrean.







