23.08.2026

Atxuriko Eleiz Museoa, jardunbide desbardina Aste Nagusirako

Atxurin dagoan Bilboko Eleizbarrutiko Eleiz Museoak (MAS/Eleiz Museoa) kultur jarduera desbardina eskeintzen dau bilbotar Aste Nagusiko egitaraua osotzeko.

Museoa, ohikoa danez, itxita egongo da bihar -astelehena-, baina zagalik izango da, ohiko ordutegian, gainerako jaiegunetan. Barikuz, jaietako egun nagusian, jaiegunetako ordutegian zabalduko da, hau da, 10:30etatik 13:30etara. 

Proposamen barria ihes-aretoan

Eleiz Museoa da bere ibilbidean ihes-aretoa txertatuta daukan museo bakarra. Jaietan be, martxan dan “Atxuriko Abadia” ihes-aretoa.

“Atxuriko Abadia” ihes-aretoan jarduera barria jarri da martxan: “Bidaia ezezagunera”. Gehienez 14 laguneko taldeentzat da eta Museoko klaustroko hainbat gelatan garatzen da. Kasu honetan, partaidak Bilbao uriaren historian murgilduko dira eta Museoko koadroetatik ihes egin daben abere fantastikoei aurre egin beharko deutsie. Gainera, izaki honeek euren mundura bueltatzea ahalbidetuko dauan argizaiola aurkitzeko erronda izango dabe.


Monumentuen katalogoa Arratian barrena

Museoaren jarduna geletatik harago doa. Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoaren (BEMK) azken atalean, Arratia eskualdea izan da protagonista. Hiru hilabetez, eremu-ikerketa egin da Artea, Arantzazu, Dima, Igorre, Bedia, Lemoa, Zeanuri, Ubidea eta Aretatzan. Guztira, taldeak hamar parrokia eta hirurogeta zortzi ermita katalogatu ditu. Era berean, leku horreetako arkitekturaren, zaintza eta egoeraren eta jasoten dabezan ondasunen inguruko -erretaulak, eskulturak, margolanak, urre eta zidarrezko piezak, ehungaiak, kanpaiak eta liturgiarako osagaiak, besteak beste- informazinoa batu dabe.

Monumentuen Katalogoaren aurkezpena Zeanurin

Argibide guzti honeek euskeraz eta gaztelaniaz kontsultatu daiteken webean dago: catalogomonumentaldiocesisbilbao.com. Edonork kontsultatu daikez fitxak, argazkiak, planoak eta gainerako argibideak. Tenplu askotan QR kodeak dagoz sarreran, kontsulta eskuko telefonotik egin ahal izateko.

Arratiari dagokiozan lanak ekainaren amaieran, Zeanuriko Andra Mariaren Zeruratzea eleizan, aurkeztu ebezan Bilboko Eleizbarrutiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.


El Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa también participará en esta edición