25.08.2026

Athletic Amatxuren oinetan, denporaldi barriaren hasieran

Beste urte batez,denporaldi barriaren hasieran, Athletic taldeak bisita egin deutso Begoñako Andra Mariari. Zuri-gorriak eskeintza egin eutsoen Ama BIrjinari eta euren nahi, ilusino eta erronkak aurkeztu eutsoezan.

Jon Uriarte Athleticeko presidentea buru zala, nesken eta mutilen taldeak, teknikoak eta zuzendaritza-taldea hurreratu ziran basilikara. Edin Terzic mutilen taldeko entrenatzaile barriak lehenengo aldiz parte hartu eban ekitaldian. Denporaldi barriaren hasieran, Aste Nagusian, Athleticeko familia osoa batzen da Amatxurenondoan. 

Athletic Begoña 2026
Kopa, Amatxuren oinetan

Andra Mariaren oinetan jarri eben Kopa, taldearen ibilbideko lorpenik esanguratsuenetakoa. Iñaki Williams eta Ane Azkona kapitainek kamiseta eta baloira eskeini eutsoezan, hurrenez hurren, Amatxuri.

Athletic Begoña 2026
Kapitainen eskeintza Amatxuri

Ekitaldian, gogoan izan ebezan urtean hildako bazkide, fundatzaile eta gainerako kideak.

Jon Uriarte presidenteak jarraipen-sena eta esker ona adierazo ebazan: «Una vez más presentamos la ofrenda a la Virgen de Begoña y en memoria de todos los que no están con nosotros», esan eban. «Es algo que hacemos todos los años por respeto a las generaciones anteriores. Venimos a honrar y dar las gracias a quienes nos han precedido».

Athletic Begoña 2026
Presidentea eta abadea basilikarako sarreran

Uriartek hasi barri dan denporaldia be aitatu eban, taldeak aurrez aurre dituan erronkak gogoratuz: «La nueva temporada que ha comenzado será complicada, como todas, pero, como siempre, como bien sabe la Amatxu de Begoña, saldremos adelante de una manera o de otra».

Mundu honetako iluntasunak

Angel Unanue abade eta Athleticeko bazkideak gidatu eban familia zuri-gorriko kide guztien oroimenezko ekitaldi erlijiosoa. Eskeintza egin ebenean, kamisetak eta baloiak zer irudikatzen daben gogoratu eban: «representan vuestra vida, vuestro trabajo, vuestras ilusiones, todo lo mejor que deseáis para el club».

Athletic Begoña 2026
Kapitainak ekitaldia hasi aurretik

Unanuek bizi barri dogun gertaera, eklipsea, ekarri eban gogora gogoeta egiteko: «Todos nos conmovimos al ver la oscuridad que se produjo cuando la luna tapó el sol», azpimarratu eban, gaurko munduan hedatuta dagozan askotariko «iluntasunak» gogora ekarteko.

Besteak beste, gerrak, Ceutako neska-mutikoen egoera, lurrikarak edo indarkeria eta gizatasuna kentzen deuskuen adierazpenak aitatu ebazan. Eta gure bizitzetan, «iluntasunak, belztasunak», ugari dirala esan eban..

Guzti horren aurrean, euren lanbidea, jentaurreko agerpena dala-eta, erreferentziatzat hartutakoen erantzukizuna nabarmendu eban. Futbolariei esan eutsenez, «bajo la lupa del juicio público permanente» bizi dira. Halanda be, horrexegaitik, «espejo y referente, proyectores de valores y modelos, símbolos de esfuerzo» bihurtu daitekezala esan eutsen. 

Zentzunez jokatzeko deia

Unanuek esan ebanez, erantzukizun honek ez deutse «santidad ni perfección» eskatzen kirolariei, alderantziz, akonpainamendua ezinbesteko dabela gogoratzen deutse. «Como futbolistas necesitáis no solo un entrenador físico sino sentiros acompañados por un equipo», adierazo eban. Izan be, «no basta con tener talento, hay que saber sostenerlo sin caer».

Bere gogoetan, kirola lehiaketatik eta emaitzetatik harago doan eremu lez aldarrikatu eban: «El deporte también puede ser una escuela de sentido». Kirola, bere esanetan, zera da: «un espacio donde aprendamos a convivir con nuestros límites, a descubrir que necesitamos de los demás y a preguntarnos qué permanece cuando se apagan los focos y termina la competición».

Ereserkia

Ekitaldiari amaiera emoteko, Athleticen ereserkia entzun zan, baina ez Miriam Cepeda basilikako organistaren eskutik, gaixo dago-eta. Dana dala, grabatutako musikak girotuta amaitu zan ekitaldi sinbolikoa.

Azkenean, Athleticeko kideek eta basilikara hurreratutako ume eta gazteek argazkia atara eben. Zaleek, batez be, gazteenek, aukera ederra izan eben euren idoloakaz egoteko eta berbetan aritzeko.

Ángel Unanue dirigiéndose a los presentes

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Athletic, Begoña