Izurriteari aurre egitera konprometitu daitela eskatu eutson Aita Santuak nazinoarteko alkarteari, “incluyendo la participación de las comunidades locales en las labores de prevención, para salvar muchas vidas”. Kongoko Errepublika Demokratikoaz gainera, gogoan izan eban Afrika Erdiko Errepublika be, bertan ehun lagun baino gehiago hil zalako abuztuaren 18an mehategi baten, eta 2026an lurrikara jasan eben Italiako erdiko herriak.
Zazpigarren olatua, orain arteko gogorrena
Ebolaren zazpigarren agerraldia da 2018tik hona eta, azken datuen arabera, gogorrena. Gaixotasuna asko zabaldu da herrialdean eta daborduko 3.000 lagun inguru dira eta 6.000 inguru kutsatu. Desplazatuen kanpamentuak ugaltzen ari dira eta umezurtz geratu da adin txikiko asko eta asko.
Katangan ez dago ebolarik
Orain arte ez dago ebola-kasurik Katangan, Bilboko eleizbarrutiaren misinoan, udan Mufungaren Adiskideak Fundazinoko kideek egiaztatu ebenez.

Xabier Goikuria
Fundazinoko kideek Panda-Likasiko fundazinoa, non Xabier Goikuriak 60 urte daroazan lanean, bisitatu eben. Ebolak baino gehiago, gerrek, minek eta inongo kontrolik bari jarduten daben kanpoko enpresek arduratzen dabe gehiago bizkaitar misiolaria.

Mufungaren Adiskideak Fundazinoak —Iñigo Iriarte, Mikel Robledo eta Jose Ignacio Iturmendi kideak eta Mikel Lopez Ruiz de Azu— Bunkeya, Kansenia eta Mufunga be bisitatu ebazan.

Kongoko Errepublika Demokratikoa baita Aste Nagusian be
Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Nekaldiaren kofradiak jarritako txosnan Kongotik ekarritako gauzak eskuratu daitekez eta baita poltsak be hainbat egitasmotan laguntzeko, besteak beste, “aitzur bat Afrikarako” kanpainan.
Keinu txikiak, lagun eta alkarte jakin batzuei laguntzeko.







