01.09.2026

Bilboko eleizbarrutiak danona dan etxea zaintzearen aldeko konpromisoa barritu egin dau

Leon XIV.a Aita Santua buru izango da gaur, Castel Gandolfo aita santuaren atseden-egoitzaren Kreazinoaren zaintzaren aldeospatuko dan Mezan. bilbon, Osoko Ekologiarako Eleizbarrutiko Batzordeak kristau alkarteetan sentiberatasuna biztearen, heziketaren eta bihurtze ekologikoaren aldeko bidea bultzatzen jarraitzen dau.

Gaur, irailak 1. Eleizak Kreazinoaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Eguna ospatzen dihardu eta asmo horren alde eskatuko dau urriaren 4ra arte, hau da Asisko San Frantzisko egunera arte.  Aurton, gainera, esangura berezia dauka, kreazinoaren zaintzan mundu osoan eredu dan eta soiltasun eta senidetasunez betetako bizitza eroan eban Asisko santuaren heriotzaren 800. urteurrena ospatzen da-eta.

Lehenengo egun honetan, Leon XIV.a aita santua buru izango da Kreazinoaren zaintzaren aldeko Mezan, 18:30etan, Madonnina lorategian, Borgo Laudato si’ dalakoan, Castel Gandolfo aita santuaren atseden-egoitzako lorategietan. Eleizkizunean, «Kreazinoaren zaintzaren aldeko Meza» erabiliko da, hain zuzen be, Vatikanoko hainbat erakunderen bateraoko lanaren emaitzan dan formula.

Bizkaian be zehazten dan bidea

Mundu osoko ospakizun hau Bilboko eleizbarrutian be islatzen da, azken urteetan egiten ari dan bidean, azken kurtsoan, Osoko Ekologiarako Elizbarrutiko Batzordearen bidez. Laudato si’ agiriaren uste sendoa da batzordearen ikuspuntuaren abiapuntua: “dana dago lotuta”. Ez dira bereizitako krisi bi -ingurumenarena eta gizartearena-, krisi bakar eta korapilatsua baino.

Ikuspuntu honetatik, osoko ekologia kristau fedearen funtsezko alderditzat jotzen da. Garapen jasangarria ez da teknikaren edo ingurumenaren kontua bakarrik, besteak beste, pertsonen duintasuna, gizarte zuzentasuna, kreazinoaren zaintza eta oraingo eta geroko belaunaldien ona lotzen ditualako.

Estrella Moreno, Ana Sofi Telletxea, Luis Mari Vega eta Roberto Vidal dira eleizbarrutiko Batzordeko kideak eta sentiberatasuna bizteko, heziketarako eta akonpainamendurako askotariko ekimenak garatzen dihardu. Horreen bitartez, begirada hau eleizbarrutiko alkarte eta egituretara eroan gura da. 

Gogoetatik konpromiso zehatzetara

Hain zuzen be, gogoetatik praktikara pasatzea da eleizbarrutiko taldearen helburuetako bat, osoko ekologia adierazpen edo ekintza bakar batzuetara murriztea saihestuz. Honen haritik, urte honetan hilero argitaratu izan da Alkarren Barri aldizkarian gai honi eskeinitako artikuluren bat Laudato si’ helburuetan sakontzeko. Bertan, Bibliaren ikuspuntua, Eleizaren Doktrina Soziala, Bizkaiko kristau alkarteeetatik jasotako lekukotasunak eta kristau bizitzarako proposamen zehatzak alkartzen dira.


Lana batzar eta heziketarako guneetan be landu izan da. Esate baterako, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak Laudato si’ agiriaren eta osoko ekologiaren esperientzia zuzenen inguruko jardunaldia antolatu eben, hainbat arlotako -ingurumena, gizarte ekonomia eta energia barriztagarria- ordezkarien parte-hartzeagaz. “Sentsibilitatetik bihurtzera” igarotzea eta “banakako ekimenetatik baterako prozesuetara” jotzea ezinbesteko dala kusi zan.


Aurkeztutako esperientzien artean, Santutxu Pastoral Barrutiaren ekimena dago. Pastoral Barruti honetan, energia barriztagarriaren kooperatibagaz kontratatu dabe parrokietarako horniketa elektrikoa. Aurretik, alkarte ibilbidea egin dabe, sentiberatasuna biztuz, bereizketa eginez eta aukerak bilatuz. Bost parrokiek batera emon dabez urratsak norabide honetan.

epti. Ekologia

 

Heziketa

Heziketak be leku nabarmenda dau. Batzordearen ustez, osoko ekologiarako heztea, errealitatea zaintzeko, kritikoki pentsatzeko eta gizarte zuzentasunaren eta danona dan etxearen zaintzaren alde konprometitzeko gauza diran pertsonak heztea da. Ikuspuntu hau Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuaren esperientziei lotuta lantzen dihardue, besteak beste. Mobimentuan, izadiagazko lotura, izadia heziketarako eremutzat hartuta ulertzen da eta soiltasuna, baterako erantzukizuna eta alkartasuna prozesuaren zutabe dira. 

Euskalerriko Eskautak Bizkaia movimentuak garbiketa-eguna antolatu eban La Arboledan

Kristau alkarte osoaren konpromisoa eskatzen dauan bihurtzea

Munduko Egun honek gogoratzen deuskunez, kreazinoaren zaintza ez da kristau bizitzari eransten jakon zerbait. Eleizbarrutiko Batzordeak bere hausnarketan gogoratu ebanez, “gaur, danona dan etxea zaintzea kristau iragarpenaren funtsezko alderdi da”. Bizimoduan, ekonomia-erabakietan, eleiz erakundeetan, heziketan eta ahulenakazko hartu-emonetan eragina dauan deia da. 

Honen haritik, Alessandra Smereli monja salestar eta ekonomilariak Bilbora egin eban bisitaldian, eleiz egituretan be nahitaez berrikusi behar dira jarduketak: kontsumitzen dabezan energiak, bitartekoen erabilera eta ekonomia-erabakiak. Smerillik “sakramentu-koherentzia” aitatuz laburbildu eban planteamentua: Eleizak hots egiten dauana egiten dauan gauzetan be agertu daitela. 

Alessandra Smerilli
Alessandra Smerillik alkarrizketa eskeini eutson Alkarren Barri aldizkariari

Irailaren 1ean, mundu osoko Eleizak kreazinoa arreta jarri eta bere zaintzaren alde otoitz egiten dauan egunean, Bilboko Eleizbarrutiak kontu honen inguruko konpromisoa barritu egin gura dau. Fede eta bizitza, zuzentasuna eta zaintza, bihurtze pertsonal eta alkarte eraldaketa lotu gura dituan bidea da eta hortik aurrera egin gura da bizitzeko egokiagoa dan eta zuzentasun eta senidetasun gehiago agertuko dauan etxea eratzeko.