21-04-2026 Martes, III semana - pascua
21.04.2026

Bilboko eleizbarrutiak osoko ekologiari buruzko alkarrizketa sustatzen dihardu gizarte mobimentuetan

Datorren eguenez, apirilak 24, mahai-ingurua ospatuko da Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao), Karitate eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta. “'Laudato Si’' gizarte mobimentuakaz hartu-emonean" goiburuaren haritik, zera landuko dabe: "zelan lotu Laudato Si’ entziklikaren proposamenak mobimentu eko sozialen jardunbide eta aldarrikapenakaz". 

Solasaldi ekologikoak urratsak emoten dihardu Bilboko eleizbarutian. Datorren egueneko ekitaldiak Frantzisko Aita Santuaren entziklikako proposamenak mobimentu eko sozialen jardunbide eta aldarrikapenakaz lotu gura ditu. 

Honeek dira partaideak: Nieves Teran (ingurumen-arloko abokatua); Pablo Aretxabala (abokatu eta aktibista Greenpeacen); Nagore Perez (marketing eta komunikazinoa Kooperan) eta Jon Urturi (merkataritza-teknikoa GoiEnerren). Gura daben guztiak joan daitekez ekitaldira. 

Osoko ekologia

Eleizbarrutiaren konpromisoa osoko ekologiaren alde

Eleizbarrutiak danona dan etxearen zaintza sustatzeko dauan konpromisoaren barruan kokatu daiteke ekitaldi hau. Honen haritik, Alkarren Barri aldizkariak hilero eskainiko dau osoko ekologiari buruzko artikuluren bat. 

Osoko ekologiarako eleizbarrutiko taldeak bihurtze ekologikoa ulertzeko eta bizitzeko argibideak eskainiko ditu Alkarren Barri.aldizkarian hilero argitaratuko diran artikuluen bidez. 

Azken alean, agerkarian, Laudato Si’ entziklikagaz bat eginda urrats esanguratsua emon dauan Santutxu Pastoral Barutiari eskaini deutso tarte zabala. Hain zuzen be, bost parrokiatan horniketa elektrikoa aldatu egingo dabe eta %100 energia barriztagarria ziurtatze dauan Goiener irabazi-asmo bako kooperatiba arduratuko da horretaz. 

Esperientzia argitzailea

Alkarrizketan, ekimenaren bultzatzaileek bizi izandako prozesua azaldu dabe. Galo Bilbaoren (orduan osoko ekologiarako eleizbarrutiko erreferentea) Garizuma-aldiko berbaldien ostean emon eben urratsa. 


Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: