21.04.2026
“Jazotakoa jaso” sarien zuzeneko emonaldia
Gaur, Markinan, gazteen sormena eta ekologiaren aldeko konpromisoa agertzera emongo dira Markinan. Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak antolatutako 'Jazotakoa jaso 2025-2026' lehiaketaren IX. ekitaldiko sariak banatuko dira. Kerman Lopez bikario nagusia buru dala eta Javi Onaindia eleizbarrutiko irratietako zuzendariak gidatuta ospatuko dan ekitaldi hau zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Somorrostro ikastegiko ikasleak arduratuko dira ekitaldiaren zuzeneko emonaldiaz. 10:30etatik aurrera, eleizbarrutiko ikastetxeetako ikasleak protagonista dirala ospatuko dan ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
Ekitaldi honetan saritutako bideoklipak.







