23-04-2026 Jueves, III semana - pascua
22.04.2026

Patxi Alvarez de los Mozos jesuitak gidatuko dau Komunitateen Batzordearen batzarra

Datorren zapatuz, apirilak 25, Bizkaiko Komunitateen Batzordearen batzar nagusia osptuko da goizeko 10:00etatik aurrera, "Kristau alkarteak danona dan etxearen jagole" goiburuaren haritik. Patxi Alvarez de los Mozos jesuitak gidatuko dau saioa eta 12:30etan ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso amaiera jardunaldiari. 

Komunitateen Batzordea 1995ean sortu zan, kristau laikoen komunitateek esperientziak batera jartzeko eta alkarregaz bide egiteko eremua izan dagien, askotariko espiritualtasun eta jardunbideak agertuz. Gaur egun, 20 alkartetik gora batzen ditu: hemen.

Patxi Alvarez de los Mozos

Jesuita, Teologia sistematikoan lizentziaduna, doktore da, bainera, Soziologian (Nazinoarteko migrazinok) eta ingeniari telekomunikazinoetan. Alvarez de los Mozosek hainbat gauza idatzi dau. Gizarte Zuzentasun eta Ekologiarako Jesusen Lagundiko Idazkaritzako zuzendari izan da eta kide hautati partaide Lagundiaren 36. Biltzar Nagusian. Alboan nazinoarteko lankidetzarako GKEan lan egin dau. Bereizketa eta Plangintzarako arduradun da Espainiako Probintzian. 

Patxi Alvarez de los Mozos
Patxi Alvarez de los Mozos