22-04-2026 Miércoles, semana -
22.04.2026

Otxarkoaga ikastegiari emon deutsoe Arizmendiarrieta sarietako bat

Datorren astelehenez, apirilak 27, 2026ko Arizmendiarrieta sariak Bizkaia banatuko dira. Honeek dira aurtengo irabazleak: Biolan Microbiosensores, Walter Pack, Euskadiko Parke Teknologikoa, Otxarkoaga ikastegia eta Lantegi Batuak. Ekitaldia Deustuko Unibertsitateko CRAIn izango da eta, besteak beste, Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateak, Amaia Arregi Bilboko jarduneko alkateak eta Juan Manuel Sinde Arizmendiarrieta Fundazinoko presidenteak berba egingo dabe. 

Mahai-ingurua egongo da ihaz saritu ebezan Arteche enpresako eta Gizakia Fundazinoko ordezkariakaz eta Iñaki Ruiz Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuordeagaz. 

Aurtengo sarituen berben ostean, Olga VIlla ADYPEko zuzendaritza-batzordeko kideak eta Ainara Basurko ekonomia sustapenerako Bizkaiko Foru Aldundiko diputatuak emongo deutsoe amaiera ekitaldiari. 

Izena emoteko: hemen

Las sesiones tendrán lugar en la Biblioteca CRAI de Deusto.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: