04-10-2025 Sábado, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Markina

21.04.2023

Arizmendiarrietari eskainitako musikala, lehenengo aldiz Markinan

Bihar beteko da Barinagako (Markina-Xemein) eleizatean sortu zan Jose Maria Arizmendiarrieta beneragarriaren jaiotzaren urteurrena. Eta, hain zuzen be, Markinako udal frontoian estreinatuko da euskal kooperatiben bultzatzaile izan zan abadeari eskainitako "Hazia" musikala. Gontzal Mendibil musikagile eta abeslariak prestatu dau argi, dantza eta abestien ikuskizun hau. …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2111 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.10.2025

Ibilbide gidatua ZIortzara eta bisita Argiñetako nekropolira

Bihar -domeka- Ondarearen Europako Jardunaldietan, Ziortzako eleiza eta monasterioaren bilakaera eta Elorrioko Argiñetako altxorrak erakutsiko dabez. Simon Bolibar Museoak eta Ziortza-Bolibarreko udalak proposatutako ibilbide gidatua euskaraz egingo da Lea-Artibaiko udalerriko plazan goizeko 10:30etan hasita. Elorrion, txanda bitan bisitatuko da nekropolia: 11:00etan euskeraz eta 12:00etan gaztelaniaz.

04.10.2025

Gotzaina eta Misinoetarako ordezkaria, Misino-jubileuan, Erroman

"Itxaropenean misiolari herrien artean" goiburuaren haritik ospatuko da gaur eta bihar mundu osoko milaka misiolari batuko dituan Jubileua Erroman. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizagazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presideak be parte hartuko dau ekitaldian, Manuel Heredia Misinoetarako Bilboko ordezkariagaz batera. 

03.10.2025

Diakonotzaren eguna

"Itxaropenaren eroale" goiburuaren haritik ospatuko da domekaz Diakonotzaren eleizbarrutiko XI. eguna. Ministerio Ordenaturako Idazkaritzatik azaldu dabenez, goiburu hori aukeratu dabe Jubileu Urtea dalako, horixe dalako hain zuzen be diakonoen ministerioaren bihotza: "Bakardadeak, etsipenak edo bizitzeko gogorik ezak hainbestetan zauritzen dauan munduan, diakonoak Jainkoaren samurtasunaren zeinu izan behar dau, Barri Onaren eta benetako bizitzaren, altararen eta kalearen, fedearen eta fedetik aldenduta sentitzen diranen arteko zubi".

03.10.2025

Ezagutu Galdakaoko Andra Mari eta Sopelako San Pedro

Asteburu honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan, hitzordu aitagarriak doguz. Galdakaon, esate baterako, Andra Mari eleiza bisitatzeko aukera izango da bihar eta etzi, Jesus Muñiz Petralanda historialariaren eskutik. Sopelan, bestalde, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendari teknikoak aurkeztuko ditu bihar, 11:00etatik 12:15etara, San Pedro eleizaren ezaugarri eta gorabeherak 

03.10.2025

Ospakizuna Romon, Migratzailearen eguna dala-eta

Datorren domekaz, urriak 5, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da, "Migratzaileak, itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik. Migrazinoetarako Pastoraltzako arduradunen esanetan, "etorkin eta errefuxiatuak, bizilekua bilatzeaz gainera, mundu zuzen eta solidarioagoa izateari begira  itxaropen- eta fede-haziaren eroale dira".

02.10.2025

Javier Echavarren abadea, "datu eta zehaztasunen zale amorratua", hil da

Atzo hil zan Bilbon, 96 urte ebazala, Javier Echavarren Villate eleizbarrutiko abadea. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, urriak 6, ospatuko da 18:00etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian.

02.10.2025

Konpromisoa eta alkartasuna BAMeko irakasleen hasierako heziketan

Atzo -eguaztena-, Derioko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) batu ziran boluntario-lanari lotutako 20 erakunde eta BAMeko ikasleak. BIzkaia gara alkarteagaz batera egindako azoka honek boluntario lanaz baliatzen diran Bizkaiko erakundeek egiten dauan lana ezagutzera emon gura dau, heziketa alkarteak, ikasturtearen hasieran, unibertsitateko prestaketa eta boluntarioen lanerako egitarauren baten gizarte konpromisoa hartzea buztartzeko aukerarik dauan aztertu daian. 

02.10.2025

Ipar-Hegoaldea ikastaroaren aurkezpena gaur arratsaldez Barrian

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), Eleizbarrutietako Misinoek eta Carotas Bizkaiak antolatzen daben Ipar-Hegoaldea heziketarako ikastaroaren aurtengo ekitaldiaren aurkezpena izango da gaur arratsaldez Barrian (Plaza Barria, 4. 1. solairua), 19:30etan. Bide batez, beste hau iragarri gura dogu: DOMUND eguna dala-eta, datorren eguenez, urriak 9, misino-lekukotasunen mahai-ingurua osptuko dala leku berean, 18:30etan, Misinoetarako ordezkaritzak eta Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak sustatuta.

02.10.2025

Bisita gidatuak Portugaleteko basilikara

Ondarearen Europako 25. Jardunaldiak BIzkaian jardueraren barruan, eraikin eta eraikuntzen bitartez arkitektura ezagutzera deitu gaitu aurton Foru Aldundiak. Begirada horretatik, egitarauak lerro nagusi bi nabarmendu ditu: arkitektura garaikidearen eta auzo eta uri-inguruneen azterketa. Bizkaiko hainbat herritan izango dira ekitaldiak urri osoan. Portugaleten, basilikara egingo diran bisita gidatuen bidez, 5 gizalditan garatutako eleiz artea ezagutu ahal izango da. Gaur izango da lehenengoa, eta hurrengoak, urriaren 9, 16, 23 eta 30ean.

02.10.2025

Lurrikara Filipinetan: "Itzelezko sustoa izan da"

Epizentroa Cebu uhartearen kostaldearen parean izan dauan 6,9 neurriko lurrikarak astindu eban atzo -martitzena- Filipinetako erdialdea. Hango 21:59ak ziranean gertatu zan lurrikararen eraginez, gitxienez 69 lagun hil dira, eta zaurituak asko dira eta kalte materialak, esanguratsuak, bertako agintariek esandakoaren arabera. Emergentzia hori bizi izan dauan Jose Agustin Maiz abade ondarrutarrak bere esperientziaren barri emon deusku: "Itzelezko sustoa izan da. Zorionez, gu ondo gagoz". Abade bizkaitarra Cebun dago egunotan, «Lihuk Panaghiusa» GKEaren sorreraren 30. urteurrena ospatzera …

Emaitzak orrialdeka