02.09.2026

Bilboko orkestra sinfonikoaren kontzertua Caritas Bizkaia erakundearen alde

Bilboko orkestra sinfonikoak (BOS) Caritas Bizkaia erakundearen aldeko ongintzazko kontzertua eskeiniko dau bihar, irailak 3, 20:00etan, Bilboko karmengo Ama parrokian.

Caritas Bizkaia, erakundearen aldeko emonaldia doan da eta, Reinecke eta Mendelssohnen piezak entzuteko aukera izango da. Orkestraren eta erakundearen arteko lankidetzaren barruan egingo da, eta lurraldean ahuleziazko egoera latzean bizi diran norbanako eta sendiak dira onuradunak.

Caritas Bizkaia erakundeari lagundu gura deutsonak beren-beregi ekitaldirako prestatutako QR kodearen bidez egin leike. Bestela, ez da kontzerturako sarrerarik ordaindu behar.

Urte esanguratsua erakundearentzat

Hitzordu musikalak kutsu berezia dau aurton, izan be, Caritas Bizkaia erakundeak datorren azaroan 70 urte beteko ditu Bizkaian jarduten. Zazpi hamarkada zerbitzuan, 1.800 boluntarioren konpromisoari eta profesionalen lanari esker. Ibilbide honetan, ez jake falta izan bazkide, dohaintza-emoile eta laguntzailearen babes eta laguntasuna be. Pertsona guzti honeek euren onena emoten dabe egunez egun ahuleziazko egoera latzean dagozan norbanako eta sendiei itxaropena emoteko.

Caritas Bizkaia erakundeak bere urteurrena ospatzeko antolatu dituan askotariko ekitaldien barruan dago alkartasunezko kontzeru hau. Gainera, herritarrek, erakundeek eta laguntzaileek -esate baterako BOSek berak- azkenen aldeko lan honi eusteko egiten daben guztia jentaurrean autortzeko aukera be bada.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS)

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: BOS, Caritas Bizkaia