Santiago Arzubialde, S.J., fraileak gidatu ditu Seminarioak kurtsoari hasiera emoteko Loiolan egin dituan gogo-jardunak. Abadegaiei lagun egin deutse isiltasun, gogoeta eta otoitzean, “euren bihotza prestatu eta heziketa- eta bokazino-bereizketarako bidea sakontasunez bizi dagien”.
Erretiroa burutzeko, Eukaristia ospatu eben Bihurtzearen kaperan, Ignacio Fernandez Bilboko Seminarioko errektorea, Jesus Echeverz Iruñako Seminarioko errektorea eta Carlos Olabarri Bilboko Seminarioko hezitzailea bertan zirala.

Otoitzean bat eginda ekin deutse kurtsoari abadegaiek, fedean sendotuta eta bokazinoan hazten eta abadetzarako bidean prestatzen jarraitzeko gogo eta ilusinoagaz.
Kurtsoaren hasiera:
Irailaren 18an, Seminarioaren egoitzan (Zabalbide, 92): Aurkezpena (18:00), Eukaristia (19:00).
Aureko kurtsoaren amaieran, Patxo Ateca abadegaiak akolito-ministerioa hartu eban.







