28.09.2026

Ipar-Hegoaldea ikastaroan parte hartzeko aukera

Urriaren 13an, 19:30etan Ipar-Hegoaldea ikastaroaren ekitaldi barriaren aurkezpena egingo da Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao). Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), Misinoetarako Ordezkaritzak eta Caritas Bizkaia erakundeak antolatzen dabe ikastaro hau.

Ipar-Hegoaldea ikastaroa 21 urtetik gorakoentzat da. Historiaren, ekonomia-soziologiaren, politikaren eta kulturaren ikuspuntutik Ipar-Hegoaldea hartu-emonen azterketan sakontzea dau helburu. Ebanjelioaren, teologiaren eta Eleizaren doktrina sozialaren eskutik, errealitate horren kristau ikuspuntuan sakontzea da beste helburuetako bat. Konpromisoa hartzeari begira, alkartasunezko ekintzarako bide eta ereduak ezagutzera emongo dira.

Ipar-Hegoaldea ikastaroaren inguruan gehiago jakiteko eta izena emoteko:

Ipar-Hegoaldea ikastaroa 2026
Ipar-Hegoaldea ikastaroa 2026

www.bizkeliza.org

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: