Barriak
Etiquetado como: Ipar-Hegoa
Bizkaiko gazte batzuk Togon eta Bolivian misinoa biziz
Bilboko eleizbarrutian Iparra-Hegoa proiektua hasi zanetik, 400 gazte inguruk, batez be emakumeek, egin dabe ikastaroa. Horreen artetik 180 inguruk udako esperientzietan parte hartu dabe. Aurten, gazteek Togon eta Bolivian bizi izan dabe murgiltzea. Bizipenez eta gogoetaz beterik itzuli dira. Ainhoa Riañok Bizkaia Irratian egindako alkarrizketa batean adierazo dauenez, …
Ipar-Hegoaldea ikastaroa, martxan
Bihar -irailak 24, martitzena-, Ipar-Hegoaldea ikastaroaren ekitaldi barriaren aurkezpena egingo da Barria eraikinean (Plaza Barria, 4, 1. solarirua). Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Eleizbarrutietako Misinoek eta Caritas Bizkaia erakundeak batera antolatzen dabe ikastaro hau.
Misino-lekukotasunak Ipar-Hegoaldea ikastoroko kideek egin daben Garizuma-aldiko erretiroan
Asteburuan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Caritasek eta Misinoek antolatutako Ipar-Hegoaldea ikastaroan parte hartzen diharduenek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu dabe Larrabetzun, Luis Mari Vega, Esther Crespo eta Julio Cuadrak gidatuta. Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla misiolariek lekukotasuna eskaini eben zapatuz.
Parte hartu gura dozu Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroan?
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Cáritas Bizkaia erakundearen lankidetza-egitasmoagaz eta Eleizbarrutiko Misinoen Ordezkaritzagaz batera, Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroa jarriko dau martxan aurton be. Hezteko gogoa, jakin-mina eta Ipar-Hegoa alkartasunerako erakunderen baten konpromisoa hartzeko gogoa daben 21 urtetik gorakoentzat da.
"4,0 espedizinoa Erdi Arora" egitasmoaren aurkezpena Madrilen
Ekainaren 1ean, Madrileko Historia Artxibo Nazionalean, "4.0 espedizinoa Erdi Arora. Bidaia aparta Erdi Aroaren bihotzera" egitasmoaren aurkezpen ofiziala egingo da. Barrikuntza teknologikoaz baliatuz, Espainiako hainbat herrialdetako erdi aroko ondarea beste ikuspuntu batetik atzemateko anbizino handiko ekimen kultural eta turistikoa da.
Bizkaiko senar-emazteen hitzordua, gaur, Begoñan
Gaur arratsaldeko 18:00etan, ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina izango da buru seiretan hasiko dan eleizkizunean.
Bokazino kutsuko ekitaldia, ezusteko eta guzti, Gizakundea eleizan
Bihar, zapatua, Bokazino Pastoraltzak antolatutako ekitaldia ospatuko da Atxuriko GIzakundea eleizan. On Joseba Segura gotzainak parte hartuko dauan ekitaldian, bokazino-lekukotasunak eskeiniko dabez, otoitz egingo da Hakuna Bilbao taldearen eskutik eta Mision Jatari misino-taldeak kontzertua eskeiniko dau.
Bizkaiko klausurako monjen batzarra
“Kontenplazinozko bizitza: norengaitik zara?”, goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, maiatzak 31, Hirutasun Santuaren egunez, klausurako lekaide eta lekaimeen eguna. Ernesto Diaz Klausurako Monasterioetarako Idazkaritzako arduradunak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "Jainko familiaren jai honetan, PRO ORANTIBUS EGUNA ospatuko dogu, hain zuzen be, gure bizitzak otoitzaz, gorespenaz eta gure aldeko eta guretzako bitartekotzaz betetzea bokazinotzat daben klausurako lekaide eta lekaimeen agerpena ikusgai jartzeko eguna".
Airlan Industrial SA, enpresarentzat izan da XXII. Enkarterri Hoberantz saria
AIRLAN INDUSTRIAL SA empresari emon deutsoe aurtengo Enkarterri Hoberantz saria. XXII. ekitaldiko sari-banaketa atzo ospatu zan Galdameseko Loizaga torrean, EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak Enkarterriko Mankomunitateagaz batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR, Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz, antolatuta.
'Bizkaia isilik' ekimenekoek gerraren aurkako manifestazinoagaz bat egingo dabe
Hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkura isilak egingo dira gaur arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko eta pertsona guztien eskubide eta duintasuna errespetatu daitezala eskatzeko". Oraingoan, Bilboko Arriaga plazan egiten dan bilkura isilak bat egingo dau "Gerrari Ez. Bizitza duinak denontzat" manifestazinoagaz bat egiten dau. Manifestazinoagaz bat egiteko dei egiten dabe: "animando a participar en ella a las personas que normalmente acuden a nuestra concentración mensual". Gainerako bilkurak beti lez egingo dira.
"Bizian Gora" mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Bilbon
Bihar -maiatzak 27, eguaztena-, Vida Ascendente - Bizian Gora mobimentuak meza ospatuko dau Bilboko San Nikolas eleizan, On Joseba Segura buru dala eta euskeraz. Euskeraz izango da eta Laukiz, Fika, Mungia, Gatika, Gernika, Durango, Berriz, Mallabia eta Ondarroako taldeei zuzenduta.
Bizkaiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak ospatuko dabez
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira, diamante, urre eta zidarrezko ezteguak ospatuko dabezan abadeak protagonista dirala. Hogeta bost abade eta frailek ospatuko dabe egun berezi hori. Gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, Plasenciako gotzainaren berbaldiaren ostean.
Aita Santuaren bisita prestatzeko otoitzaldiko argazkiak
Bilboko eleizbarrutiak Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisitaren inguruko otoitzaldia ospatu eban zapatuz Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako otoitzaldian, hiru lagunek euren sinistedun bizitzaren lekukotasuna emon eben: Yaiza eskaut gazteak, diakono izateko prozesuan dagoan Daniel Guevara familiako aitak eta Veronica Cali pastoral latinoamerikarreko arduradunak



