28-02-2024 Miércoles, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Parte hartu gura dozu Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroan?
26.09.2023

Parte hartu gura dozu Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroan?

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Cáritas Bizkaia erakundearen lankidetza-egitasmoagaz eta Eleizbarrutiko Misinoen Ordezkaritzagaz batera, Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroa jarriko dau martxan aurton be. Hezteko gogoa, jakin-mina eta Ipar-Hegoa alkartasunerako erakunderen baten konpromisoa hartzeko gogoa daben 21 urtetik gorakoentzat da. 

Ikastaroaren aurkezpena eta kurtsoko lehenengo saioa: urriaren 17an, 19:30etan, Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) lokaletan.

Barri Ona, teologia eta Eleizaren doktrina soziala oinarritzat hartuta, Ipar-Hegoa hartu-emonen kirstau ikuspuntua garatzea da ikastaroaren xedeetako bat. Ipar-Hegoa ekintza solidariorako hainbat ekimen eta eredu ezagutu eta baloratu eta GKEren batean sartzeko aukera aztertu eta bereizi.

Gehiago jakiteko eta izema emoteko: