28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Fair Saturday” saria Labayrurentzat
26.09.2023

“Fair Saturday” saria Labayrurentzat

Labayru Fundazinoarentzat izan da aurtengo "Fair Saturday" saria. Autormen honeek Bilbon sortu ziran 2017an, "arte eta kulturaren bidez gizartean zirrara eragiteko gauza izan dirala erakutsi baben norbanako eta gizataldeen ekimenak maila internazionalean autortzeko". Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak jaso eban saria atzo, Guggenheim Bilbao museoan ospatu zan ekitaldian. Hona hemen aurtengo beste saritu batzuk: Brittany Butler Harvard SICIko zuzendari eragilea (Boston); Chi-chi Nwanoku Chikene Orchestraren sortzailea (Londres); James Rhodes piano-jole eta idazlea (Londres); Evelyn Glennie perkusionista internazionala (Aberdeenshire); Emmanuel Jal artista eta gizarte ekintzailea (Toronto); Luis de Lezama abade eta Santa Maria La Blanca ikastetxeko presidentea (Madril) eta Ahmad Sarmast Afghanistan National Institute of Music delakoaren sortzailea (Kabul).

“Fair Saturday Foundation” erakundeak emondako sari honek, hazkunde inklusibo, zuzen eta jasangarriagoari begira, ekintzarako eredu barriak sustatzearen balioa nabarmentzen dau.

Labayru Fundazinoa

Sari honek  “euskal hizkuntza eta kulturaren arloan egindako ikerketa, normalizatze, sustapen eta zabaltze lan bikainagaitik” autortu gura izan dau Labayru Fundazinoa

Labayru

Labayru FundazinoaFair Saturday Foundation erakundeak nabarmendu dauanez- erreferentziazko erakundea da euskeraren arloan, Bizkaiko mendebaldean. Sorrerako helburuak bete nahirik, Labayruk hainbat arlotan jarduten dau: irakaskuntza, itzulpengintza, herri ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizatze-planak, lagungarri didaktikoak eta irakaskuntzarako lagungarriak sortu, etnografia, hiztegigintza, toponimia…

Bere Euskal Biblioteka ezinbesteko osagarria da eginkizun honetan. Euskal Herriari, hizkuntzari eta inguruko lurraldeei buruzko bibliografia eta agiri baliotsuaren gordailu da. 

Labayru
Foto de familia de los premiados.