27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Gatz eta Argi” komunidadeak kurtsoari hasiera emon deutso
25.09.2023

“Gatz eta Argi” komunidadeak kurtsoari hasiera emon deutso

"Gatz eta Argi" komunidadeko kideak asteburuan alkartu dira Begoñako Gogarte Etxean kurtsoari hasiera emoteko. "Nortasuna eta misinoa zerbitzatzeko. Bidean dan komunidadea" goiburuaren haritik, hogeta hamar lagun inguruk aurrez aurre dabezan erronkei eta datozan hiru urteetan garatu beharreko jardunbideei buruz gogoeta egin dau.

Zapatuko egitarauari hasiera emoteko, mahai-ingurua ospatu zan beste komunidade batzuetako kideakaz: Patxi Guerrero Bidari komunidadeko kidea, Marta Pastor CVXeko kidea eta Andoni Salvador Ibarrekolandako kristau alkarteko kidea izan ziran euren hausnarketak eskaini ebezanak. Ondoren, solasean jardun eben Joseba Segura gotzainagaz. Talde-lana eginez ekin eutsen arratsaldeko lanari eta amaitzeko Eukaristia ospatu eben.

Gatz eta Argi

Domekaz, batzar nagusia ospatu eben, aurreko egunean landutako jardunbideak berretsiz.

Asteburuan, lana, gogoeta, otoitza, ospakizuna eta senidetasuna buztartu ziran.

Un momento del encuentro con el obispo