28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuko irudiak
25.09.2023

Asteburuko irudiak

Asteburuan ospatu da Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna.  Atzo -domeka-, presoen zaindari dan Mesedetako Amaren eguna izan zan eta Kerman Lopez bikario nagusia buru izan zan Basauriko kartzelan, Bidesari alkarteko eta Kartzela Pastoraltzako taldeko kideak bertan zirala ospatu zan Eukaristian. Gotzaina, Loiuko mesedetako monjen etxean ospatu zan Eukaristian izan zan buru. Beste alde batetik, zapatuz eratu zan Areeta-Romo Pastoral Barruti barroa.

Oiz-Anboto eta Lea Artibaiko begiraleak Berrizen alkartu ziran kurtsoa programatzeko

Oiz-Anboto eta Lea Artibaiko begiraleak Berrizen alkartu ziren kurtsoa programatzeko

Ekintza Ermuan, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunari lotuta

Ekintza Ermuan, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunari lotuta
Ospakizuna

Ermuko Santiago Apostokua parrokiak alkartean dagozan migrazino-errealidadeak agertzera emon gura izan ditu. Zehatz-mehatz, izen eta abizena daben zazpi migrazino-istorio agertu ziran. Hainbat lekutatik –Nikaragua, Bolivia, Dominikar Errepublika, Ekuatore Ginea, Senegal, Extremadura eta Galizia- Ermura heldu diran zazpi pertsonaren istorioak: Lea, Isidora, Luisa, Trini, Florence, Petri eta Benita. Txomin Alonso parrokoaren esanetan, “helburu bera izan dabe danek, hau da, etorkizun hobea izan eta fede berean eta Jainkoaren maitasunean bat eginda dagoz. Hitzez zein Eukaristian aurkeztu dabezan oparien bidez, distantziak eta denpora gainditu egiten dabezan oroitzapen kutunak eta lokarri estuak: familia-argazkiak, jatorrizko herrialdeko oihalak, kandela herriko zaindariaren irudiagaz, pasaportea… Izan be, gauza askok eta askok bizitzako historien barri emoteko ahalmena dabe”. 

Mesedetako Andra Mariaren eguneko meza Gernikako Errenterian

Mesedetako Andra Mariaren eguneko meza Gernikako Errenterian
Mesedetako Andra Mariaren eguneko meza Gernikako Errenterian

Santiago Apostolua ikastetxeko 1973ko promozinoaren 50. urteurreneko Eukaristia

Santiago Apostolua ikastetxeko 1973ko promozinoaren 50. urteurreneko Eukaristia

On Joseba Segura gotzainak ospakizunaren amaieran irakurri zan bedeinkapen berezia emon eban: “bedeinkapen samur, sendo eta oparoa eskatzen deutsat Jaunari zuentzat, bizilagun izan dozuezan, geure burua eratzen dauan hartu-emonez egindako bizitzan bizikide izan dozuezan, ikasketetatik, ogibideetatik haragoko hartu-emon estuagoak izatera eroan zaitueen eta, ondorioz, guzti horren azpian maitasuna dagoala ikustera eroan zaitueen pertsona guztiengana iritsi daitela”.