28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen ospakizuna
25.09.2023

Latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen ospakizuna

Justo eta Pastor Santuak parrokian ospatu zan atzo Bilboko Eleizbarrutiko latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen baterako Eukaristia. Eleizkizun hau, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko 109. Egunean egin zan, “Libres de elegir si migrar o quedarse / Migratzeko edo geratzeko aske" goiburuaren haritik. Berrehun lagun inguru batu zan Fernando Marcos Ayjon Bilboko bikarioa buru zala egin zan ospakizunean.

Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak azkenean adierazo ebanez, “Otxarkoagako alkartearen harrera oso beroa izan da eta etxean sentiarazo gaitu”. 

Afrikar, latinoamerikar eta txinatar alkarteen meza

“Harrera egin, babestu, sustatu eta txertatu, gaur egia bihurtu dira guzti horreek, Eleizbarrutiaren begirada geure egin gura dogunaren adierazle: Alkarte abegitsu eta barneratzaileak” (Marije Calvo)

Afrikar, latinoamerikar eta txinatar alkarteen meza

Kurtsoan zehar, leku eta ordu honeetan izango dira alkarteen ospakizunak:

Latinoamerikar alkartea. Hilaren azken domekaz. Aurton, lekuz aldatuko dira. Orain arte, San Luis Beltran parrokian alkartu izan dira eta aurrerantzean, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian (Torre Urizar Pastoral Barrutia) izango dabe hitzordua, 17:30etan.

Afrikar alkartea. Hiralren lehenengo domekaz, San Antonio Abata parrokian (Alde Zaharra PB), 12:30etan.

Txinatar alkartea. Domekero, Karmeneko Ama parrokian (Autonomia-Indautxu PB), 17:30etan.

Afrikar, latinoamerikar eta txinatar alkarteen meza
Afrikar, latinoamerikar eta txinatar alkarteen meza
Afrikar, latinoamerikar eta txinatar alkarteen meza

Otras actividades del fin de semana:

Oiz-Anboto eta Lea Artibaiko begiraleak Berrizen alkartu ziran kurtsoa programatzeko:

Oiz-Anboto eta Lea Artibaiko begiraleak Berrizen alkartu ziran kurtsoa programatzeko

Ekintza Ermuan, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunari lotuta:

Ermuko Santiago Apostokua parrokiak alkartean dagozan migrazino-errealidadeak agertzera emon gura izan ditu. Zehatz-mehatz, izen eta abizena daben zazpi migrazino-istorio agertu ziran. Hainbat lekutatik –Nikaragua, Bolivia, Dominikar Errepublika, Ekuatore Ginea, Senegal, Extremadura eta Galizia- Ermura heldu diran zazpi pertsonaren istorioak: Lea, Isidora, Luisa, Trini, Florence, Petri eta Benita. Txomin Alonso parrokoaren esanetan, “helburu bera izan dabe danek, hau da, etorkizun hobea izan eta fede berean eta Jainkoaren maitasunean bat eginda dagoz. Hitzez zein Eukaristian aurkeztu dabezan oparien bidez, distantziak eta denpora gainditu egiten dabezan oroitzapen kutunak eta lokarri estuak: familia-argazkiak, jatorrizko herrialdeko oihalak, kandela herriko zaindariaren irudiagaz, pasaportea… Izan be, gauza askok eta askok bizitzako historien barri emoteko ahalmena dabe”. 

Mesedetako Andra Mariaren eguneko meza Gernikako Errenterian:

Mesedetako Andra Mariaren eguneko meza Gernikako Errenterian
Mesedetako Andra Mariaren eguneko meza Gernikako Errenterian

Santiago Apostolua ikastetxeko 1973ko promozinoaren 50 urteurreneko Eukaristia

Santiago Apostolua ikastetxeko 1973ko promozinoaren 50 urteurreneko Eukaristia

El obispo, Joseba Segura, envió una bendición especial que fue leída al final de la celebración: “pido al Señor que os bendiga, con una bendición sencilla, fuerte y generosa, que alcance a todas las personas, con las que habéis construido vida, esa existencia humana tejida de relaciones que nos van haciendo, relaciones más importantes que los estudios, que las profesiones, como ya nos dijeron en el colegio, sin que lo entendiéramos bien o lo creyéramos del todo, al final de todo, ahora lo podemos entender mejor, lo que queda es el amor”.

galeria ikusi (22)