27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Ospakizun “eder eta jentetsua” Areeta-Getxo Pastoral Barruti barrian
25.09.2023

Ospakizun “eder eta jentetsua” Areeta-Getxo Pastoral Barruti barrian

Joan dan zapatuz eratu zan Areeta-Romo Pastoral Barruti barria, Areetako Mesedetako Ama parrokian. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izan zan buru eleizkizunean. Eleiza lepo bete zan Pastoral Barrutia osatzen daben parrolia eta alkarte erlijiosoetatik etorrita, hain zuzen be, Romo-Getxoko Mesedetako Ama eta Santa Ana eta San Jose Langilea parrokietatik eta Javerianak, Erreparatzaileak eta Jainkozko Artzainaren Amaren Kaputxinoak lekaimeen alkarteetatik eta Jainkozko Artzainaren Ama ikastetxetik.

Fernando Marcos parrokoaren esanetan, gotzaina oso gertuko agertu zan eta bere homilian “alkarteek koordinatuta jardutea ezinbestekotzat jo eban. Gure fedea ez dala baikorra edo ezkorra be esan eban, Jainkoak gehiago dakiala eta esku onetan gagozala sinisten dogula eta horixe dala gure fedearen oinarria”.

Areeta-Getxo Pastoral Barrutia

Bertan izan ziranen esanetan, “eder eta jentetsua” izan zan ospakizunean, Pastoral Barrutiaren eraketa-agindua irakurri eta 6 emakume laiko eta gizon laiko 2k osatutako Ekipo Ministerialaren bialketa egin zan.

Areeta-Getxo Pastoral Barrutia
Areeta-Getxo Pastoral Barrutia
Areeta-Getxo Pastoral Barrutia

Azkenik, Aurreskua dantzatu zan eta bertaratutakoek kopau bat hartu eben “Lapiko catering” gizarteratze enpresak prestatuta.

Areeta-Getxo Pastoral Barrutia
Areeta-Getxo Pastoral Barrutia

Fernando Marcosen esanetan, “egun ederra izan zan Jainkoari eta Pastoral Barruti izatera heldu diran alkarteei eskerrak emoteko. Aurrerantzean, Erreinuko mahastian lan egiten jarraitzea dagokigu”. 

Areeta-Getxo Pastoral Barruti barria
Areeta-Getxo Pastoral Barruti barria