27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Misino-lekukotasunak Ipar-Hegoaldea ikastoroko kideek egin daben Garizuma-aldiko erretiroan
25.03.2024

Misino-lekukotasunak Ipar-Hegoaldea ikastoroko kideek egin daben Garizuma-aldiko erretiroan

Asteburuan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Caritasek eta Misinoek antolatutako Ipar-Hegoaldea ikastaroan parte hartzen diharduenek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu dabe Larrabetzun, Luis Mari Vega, Esther Crespo eta Julio Cuadrak gidatuta. Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla misiolariek lekukotasuna eskaini eben zapatuz. 

Partaideen esanetan, ekitaldi “oso aberatsa” izan zan eta Isabelek eta Josebak, misino-zaletasuna, Ekuadorren aldeko konpromisoa eta misino-bokazinoa agertu eben. Misiolari bien berben ostean, alkarrizketan jardun eben eta hainbat kontu interesgarri agertu zan.

Ipar-Hegoaldea erretiroa
Ipar-Hegoaldea erretiroan parte hartu ebenak eta laguntzaileak
Ipar-Hegoaldea erretiroa
Joseba Bakaikoa

Saioari amaiera emoteko, otoitzaldia egin eben eta erretiroan parte hartu ebenek esker ona adieratzo eutsen Isabel eta Josebari euren lekukotasunagaitik eta egunean zehar egindako lan sakonagaitik be eskerrak emon ebezan.

Ipar-Hegoaldea erretiroa

Isabel eta Josebak ikastaroko partaideei somatzen jaken ikasteko gogoa eta udan Bolivian eta Togon bizi izango daben esperientziaren aurrean dauken ilusinoa nabarmendu ebezan. 

Ipar-Hegoaldea erretiroa