Sinodorako eleizbarrutiko taldeak deituta, lehenengo batzarra gaur ospatuko da, 18:30etan, Barria eraikineko areto nagusian (1. solairua). Bideratzaileentzat, talde-moderatzaileentzat, ordezkarientzat, erakundeetako ordezkarientzat eta jakin-mina daben guztientzat da deialdia.
Bigarren saioa bihar -irailak 30, eguaztena- izango da, 11:30etan.
Bideratzaileen sarearen bigarren batzarra izango da eratu zanetik eta kurtso honetan, Bizkaiko Eleizako maia eta eremu anitzetan garatu gura dan lana aurkezteko balioko dau.
Aurretik egindako bidea
Batzarra aurreko kurtsoan egindako lanari lotuta dago. 2025eko abenduaren eta 2026ko otsailaren bitartean, bideratzaileek Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoko Azken Agiriaren inguruan hitz egiteko eta sakontzeko lehenengo saioa sustatu eben Pastoral Barrutietan, 190 taldetan banatutako 1.889 lagunen parte-hartzeagaz.
Ondoren, bikaritzaka egin ziran batzarrak, otsail eta martxoan, eta kontsulta egin jaken eleizbarrutiko kontseilu eta taldeei maiatza eta ekaina bitartean. Sinodorako taldeak esperientzia guzti honeek jaso ditu.
Orain, prozesuak beste aldi bati ekingo deutso: baterako entzute eta gogoeta ekintza zehatz bihurtu Elizbarrutiko alkarte, talde eta erakundeetan.
Gotzainaren berbak ‘Goazen!’ ekitaldian
Deildia Durangon ospatu zan ‘Goazen!’ kurtsoaren hasiera ofiialaren atzetik dator. Han, On Joseba Segura gotzainak sinodo-seneko Eleizaren inguruan jardun eban.
Gotzainak gogoratu ebanez, Bizkaiak hamarkadatako esperientzia dauka jardunbide honen inguruan eta baterako entzute eta bereizketan oinarritutako Eleiza izateko eran sakontzen jarraitzeko eskatu eban. Hain zuzen be, «solasaldia Espirituan» deia parrokia, pastoral barruti, kontseilu, Caritas eta katekesira zabaltzeko dei egin eban.
Gotzainaren ustez, helburua ez da batzartzea bakarrik,; batzarrean, entzun egin behar dogu eta jarrera horreek gure erabaki eta jokaerak aldatzera eroan behar gaitu. «Si salimos igual que entramos, hubo reunión, pero no conversación en el Espíritu», ohartarazo eban. Eta alkarte osoari zuzendutako deia egin eban: «Este curso añado: no hagáis nada solos».
Bideratzaileen batzarrak alkartuta egin behar dogun bide hori zehazten eta sinodo-prozesuan aurrera egiten lagundu gura dau.







