29.09.2026

Eleizbarrutiko liburutegiak euskal misinoenoroimena eroan dau Europako teologia-liburutegietara

Jaime López de Eguilaz Bilboko eleizbarrutiko liburutegiko zuzendari eta BETHeko (Bibliothèques Européennes de Théologie) kideak aurton misino-bildumei eskaini jaken Europako teologia-liburutegien urteko biltzarrean jardun dau.

Varsovian ospatu da alkarte nazionalak eta liburutegiak batzen dituan BETH( Bibliothèques Européennes de Théologie)  erakundearen 54. Biltzarra. . Hauxe izan da goiburua: Mission Collections: Stewardship, Access, Scholarship (Misino-bildumak: zaintza, sarbidea eta ikerketa).

Liburutegia misinoak
Jaime Lopez Eguilaz

ABIE erakundearen txostena hasierako ekitaldian

Espainiako Eleizako Liburuzainen Alkarteko ordezkari lez, Lopez Eguilazek erakundearen 2025-2026 kurtsoko jardueraren txostena aurkeztu eban. 

Liburutegia misinoak
Jaime Lopez Eguilaz, ezkerretara.

Misino-ondarearen inguruko hitzaldia

Ikerketari (Scholarship) eskeinitako saiaon, Eguilazek eta Fran Cortes Andaluziako Loyola Unibertsitateko zuzendariak honen inguruan jardun eben: From Hidden Holdings to Shared Knowledge: Mission Collections in the ABIE Union Catalogue.

Azaldu ebenez, ABIE erakundeko katalogoari esker, sarbide bakarretik iritsi daiteke eleiz liburutegietan sakabanatuta eta era askotara azalduta egoten diran misino-buntsetara. Ikerketa erraztu egiten da, mendetako misino-jardueraren ingurukoak jasoten dabezan bildumak lotuz. 

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen egitasmoa

Euskal Eleizbarrutietao Misinoen historia aurkeztu jaken Europako liburuzainei, Eleizaren misino-lanaren oroimenaren eta liburutegiko katalogoan eskuragarri dagozan funtsen garrantzia nabarmenduz.

Azken baten, hauxe da helburua: bilduma ezezagunak agertzera emon eta ikerketaren eta gizartearen esanetara jarri.

Misino-jardueraren inguruko lagungarriak ezagutzeko eta euren inguruan eztabaidatzeko foroa

Flandeseko misino-liburutegiei buruz be hitz egin eben, edo Aita Santuaren Misino-liburutegiaren mendeurrenari eta MIlaneko PIMEko liburutegiko hizkuntza-funtsei buruz. Lasaliana liburutegiko ikus-entzunezko bildumei eta Eureka de Atia platamorma irekiari buruzko berbaldiak be izan ziran.  Eleizbarrutiaren eta Espainiako Eleizaren bibliografia-ondarea agertzera emoteko baliagarri dira honako jarduerak. 

Liburutegia misinoak
Eguilaz, erdialdean

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: