“Agintzarietatik ekintza benetako eta zuzena” izenburua dauan idatziak ekintza klimatiko “berehalakoa, egiaztagarria, finantziatua eta gizatiarra” eskatu deutse munduko buruzagiei.
Erakundeok bultzatu dabe adierazpena: Osoko Ekologiarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Saila, “lotu zaitez zuzentasunaren alde” sarea (tartean dira Caritas, CONFER, Zuzentasuna eta Bakea eta Esku Elkartuak), Laudato Si’, ECODES eta Greenpeace. Bat egin dabe Espainiako Caritas erakundeak eta hogeta hamar inguru mobimentu eta eakundek.
Garapenaren COP
Iaz Belemen (Brasil) ospatu ondoren ospatuko da Antalayan “Garapenaren COP30” agindutakoa beteteko unea heldu dalako. Turkia da antolatzailea eta Australia izango da buru negoziazinoetan. Sinatzaileek ohartarazoten dabenez, “la creciente brecha entre las promesas diplomáticas y la realidad en los territorios”. Klima-aldaketaren eragina gero eta handiagoa da eta gobernuen grina horreei aurre egiteko makala. Horregaitik, “no se diluya en debates procedimentales” eskatzen dabe eta erabaki lotesleak hartu daitezela benetako finantzaketagaz.
Idatziaren oinarria Frantzisko Aita Santuaren Laudato Si’ entziklika eta bere ideia -osoko ekologia- dira: “el clamor de la tierra y el clamor de los pobres son un solo e inseparable clamor”. Pariseko akordioa eta klima-larrialdiaren aurreko nazinoarteko adostasun handia da esparru orokorra.
Itxaropen eraginkorra
Azkenean, dei egiten jake herritarrei eta fededunen alkarteei “la esperanza activa y la movilización pacífica” dalakoei eutsi deioen eta “su responsabilidad moral ante las generaciones presentes y futuras”. A las delegaciones reunidas en Turquía les dice: “El tiempo de los discursos ha terminado. Traduzcan sus compromisos en decisiones vinculantes que defiendan la vida, la equidad y el bien común” eskatu deioen gobernuei eta eurek be ardura hori hartu dagien.
Bilboko Eleizbarrutiagaz batera, Gasteiz, Nafarroa, Madril eta Bartzelonakoak be bat egin dabe adierazpenagaz.







